ERRAUSTE PLANTARIK EZ DU NAHI ZESTOAK
Herritarren %90 etik gorak ezezko boza eman zuen; orain zaborrak kudeatzeko plan bar egiten hasiko dira.
Zaborrak errauste plantara ez bideratzea erabaki dute zestoarrek.Orain azterketa tekniko bat egingo dute euren zaborrekin zer egin eraabakitzeko.Azterketa tekniko hori egin bitartean, eta bertan planteatutako irtenbideak ezarri bitartean zestoarren zaborrak Lapatx zabortegira bideratzen jarraituko dute. Urola Kosta Bizirik plataformako kideek diotenez “´lapatx zabortegian Zestoak bere partea du.
Aldundiaren eta Mankomunitateen proposamenari ezetz esateak,, ez du esan nahi zabortegira gure zaborrak ezin ditugunik bota.Zaborren alternatibaren inguruko plana egin eta ezarri arte orain arte bezela izango da”.
Plataformakoak gustura zeuden herri galdeketan lortutako emaitzarekin.Irantzu Urbieta, Urola Kosta bizirik plataforma kideak dioenez “emaitzarekin eta parte artzearekin gustora gaude. Guipúzcoan errauste planten inguruan egin den leen herri galdeketa da ,eta gure ustez Guipúzcoa osoan egin behar da”.
Hitza Egunkariak argitaratuta
Zestoa A | Zestoa B | Arroa Behea | Arroa Goia | Aizarna | |
---|---|---|---|---|---|
Bai | 61 | 67 | 2 | 0 | 7 |
EZ | 414 | 496 | 253 | 171 | 161 |
Zuriak | 2 | 0 | 0 | 0 | 4 |
Baliogabeak | 3 | 0 | 0 | 2 | 5 |
Botoak guztira | 480 | 563 | 257 | 17 | 170 |
Zentsua | 850 | 969 | 367 | 221 | 320 |
Parte artzea | %56,47 | %58,10 | %70,02 | %77,37 | %60,17 |
Jon Egiguren