Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Erlojua zaintzeko auzo lanak Aizarnan

Udaletxeko ondare eta kultura sailak, Aizarnako ondarea zaintzeko egiten ari den ahaleginetan, dorrean dagoen erlojua zaharberritzeko egitasmoa jarri zuen martxan. Honen arabera, Zestoako erloju zaharra kokatzen ari zen taldeak hartu zituen lan hauek bere gain, zegoen egoera kaxkarretik atera eta itxura berri bat eman nahian.

Taldea lanean ari zelarik, eztabaida sortu zen auzoan. Lan hauek proiektu bat behar zutela alegia, naiz eta Santa Engraziakoa eta Zestoakoa proiekturik gabe zahar berrituak izan.

Honen aurrean ondare eta kultura sailak lanak gelditzea erabaki du eta epe bat jarri, proiektuak aurkezteko. Dena den, lanean ari zen taldeak erlojua zuen egoeratik ateratzea zuen helburu, beraz hau lortzen badugu, era batera edo bestera egin, lanean ari zen taldeak lortu nahi zituen emaitzak lortuko dira azken finean.

Taldea beti aritu da auzo lanean udaletxeko ondare eta kultura sailaren baimenarekin, eta aurrerantz ere, komisio honen konfiantza izaten badu prest egongo da lanean jarraitzeko. Beti ere herriko ondareak zaintzeko helburuarekin.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>