Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aitzbarna Elkarteari begira ( 7 )

Udalbatza (Arrizabalagaren argazkia)

Zestoako Udaleko hiru alderdiak adostasumez harturako erabakiaren ostean, hauek lan talde bat osatulo dute.Gotzaindegi eta Aitzbarna Kultur elkarteko kideen arteko harremanak bideratu asmoz.

Orain dela 38 urte geroztik , garai bateko erretorae etxea zena. Aizarnarren bilgune bilakatu da, non kanpo zein bertako herritarrak biltzen diren, egun Aitzbarna elkartea bezala ezagutzen duguna.Kontua da lokal hori elizarena izanik, bertan zenbait proiektu gauzatu nahi dituztela honen jabeek, eta horretarako epai baten ostean Gotzaindegiak nahi duenean Aitzbarna Kultur Elkar lokal hau ustu beharrean izango direla,hauen kalterako.

Aizarnako apaiza eta herritar gehingo honen artean sortu denez ikusi-entzun-onartu hau nolabait konpontzeko asmoz.Zestoako hiru alderdiak, bitartekaritza egiteko prest agertu dira, Aiztbarna elkartekoek horrela eskatu ostean.

Osteguneko Udalbatzan hartuzen erabakiaren ostean, "alkatesa buru dela , udaleko hiru talde politikoko zinegtzi eta Aitzbarna kultur elkarteko ordezkariekin lan talde bat osatuko da, Gotzaindegiko arduradunekin ahal den eta azkarren bildu ahal izateko". Horrez gain "ikusiaz Aizarnako Birgaitze Plan Bereziaren egoera nola dagoen, urtebeko epea eskatuko zaio Gotzaindegiariirtenarazi agindua ez bete arazteko behin betiko irtenbidea bilatu arte".

Auto ilerak Zestoako plazan (Arrizabalaga)

El Diario vasco egunkariak argitaratua

------------------------------------------------------------------------

Kotxe karabana Zestoa bidean

Udalbatzak aho batez onartu du Aitzbarna Kultur Elkartearen mozioa

Udalaren eta Aitzbarnako ordezkarien artean lan talde bat osatzea izango da konponbiderako hurrengo pausoa

Zestoan herenegun izandako udalbatzarrean aho batez onartu zen Aizarnako Aitzbarna Elkarteak aurkeztutako mozioa. Bertan, hiru eskaera zehatz egin dizkio elkarteak Udalari: Aizarnako auzotarrekin egiten duen lanagatik, elkarteari babesa ematea; alkatea buru dela, zinegotziekin eta Aitzbarnako ordezkariekin lan talde bat osatzea, Gotzaitegiko arduradunekin ahal den azkarrena bildu ahal izateko; eta Gotzaitegiari urtebeteko epea eskatzea behin betiko irtenbidea bilatu arte eta, aldi berean, epaitegiak ezarri duen epeetan irtenarazteko agindua ez betetzea.

Udal ordezkarien babesa

Zestoako udal ordezkari guztiak ados agertu ziren mozioan azaldutako eskaerekin eta guztien aldeko botoaz onartu zen mozioa.

Zestoako alkate Alazne Olaizolak adierazi duenez, «mozioa onartu dugu negoziazioa delako irtenbiderako bidea, baina orain hitz egin beharko da lan talde hori nola antolatu erabakitzeko».

EAJ alderdia ere ados agertu zen: «Negoziazioa beharrezkoa da akordioetara iristeko; denen gustua egitea zaila izango da, baina akordio batera iristea beti izango da ona». Zinegotziak «negoziazio zintzo eta errespetuzko» baten alde agertu dira, «pena ematen digu arazoa puntu honetara iristeak eta azken urteotan akordio batera iritsi ez izanak».

Eusko Alkartasunako zinegotziak ere ados agertu ziren, «negoziazioan laguntzeko eta lan taldea osatzeko prest» baitaude.

Herritarren nahia agerian

Aizarnarrak mobilizatu egin ziren herenegun eta auto karabana eginez iritsi ziren Zestoara. 35 auto inguru Akoatik barrena herriko plazaraino iritsi ziren klaxon hotsez. Aitzbarnako kide batek adierazi duenez, «herriaren gehiengo baten nahia agerian gelditu zen osteguneko udalbatzarrean». Hartutako erabakiarekin gustura agertu dira, «oso positiboa izan da pauso hori», dio kideak.

Orain arte bezala, hemendik aurrera ere ahalegin guztiak elkartea ez ixteko lanetan jarriko dituzte. «Elkartea itxita denok galtzen dugu, inork ez du ezer irabazten. Ea Elizak egoskortasunak alde batera uzten dituen eta konturatzen den denon artean topatu behar diogula konponbidea arazo honi».

Udalak lan talderako ordezkariak aukeratu eta lehen bilerarako data jartzeko zain daude orain Aitzbarna Elkarteko kideak. Bien bitartean elkarretaratzeak egiten jarraituko dute igandetan, meza ostean.

Informazio eskubidearen izenean

Azken hilabete hauetan Aizarnako Aitzbarna Elkartearen gorabeherak eta herrian sortu den gatazka, hainbat komunikabideetan hizpide izaten ari dira.

ETBko Kalaka saioa egiten dutenen belarrietara ere iritsiak dira, nonbait, Aizarnako manifestazioetan erabiltzen ditugun zintzarrien oihartzunak.

Pozik jarri ginen Kalakakoek elkarrizketatu nahi gintuztela esanez deitu zigutenean. Euskal Telebistan agertuko da Aizarnan gertatzen ari dena, esan genuen geure artean.

Gatazkaren bi aldeekin hitz egin nahi zutela esan ziguten. Gu konforme. Joan zen asteazkenerako egin genuen hitzordua eta ostegun horretan bertan emango zuten elkarrizketa.

Hitzordurako 15 minutu falta zirela deitu ziguten elkarrizketa bertan behera gelditzen zela esanez; izan ere, gatazkaren beste aldeak, Prudentzio Auzmendi apaizak, ezetz esan baitzien. Berak ez omen dauka ezer esateko.

Mahai-inguru eta tertulia askotan entzun dugu honako esaldi hau: «Bi aldeak gonbidatu ditugu baina batek ez du etorri nahi izan, beraz, gaurkoz, alde bakar baten iritzia jaso ahal izango dugu». Zergatik Kalakan, orain, ez du balio esaldi horrek? Zergatik, orain, bi aldeetako informazioa edo bat ere ez? Zein argudioren baitan?Hori beti aplikatuko balitz jasotzen dugun informazioaren erdia ere ez genuke jasoko.Gatazkaren alde batek ez duela hitz egin nahi eta beste aldea mutu utzi behar al da? Hori al da informazio eskubidea? Hori al da adierazpen askatasuna?

Aspaldi ikusi eta ikasi genuen agintea bereganatzen duen partiduak lehen-lehenik eskuratzen dituen bi alorrak komunikabideak eta hezkuntza izaten direla, eta hori hala dela ikusten hasiak gara herritarren diruarekin hornitzen den Euskal Telebistan ere.

Dena dela, irakurleak jakin beza Aizarnan gertatzen ari dena ez dela herri txiki bateko liskar txiki bat bakarrik. Ez horixe! Arazoa oso potoloa delakoan gaude, eta gure herrian gertatzen ari dena, Euskal Herriko beste herri askotan ere ari da gertatzen, con la iglesia hemos topado, alegia.

Kontxi Aizarna, Aitzbarna Kultur Elkartearen Izenean.

Hitza egunkariak argitaratua

Olatz Prat

Joan artikuluen zerrenda osora>