Elkarte berria eraikitzen.
Badirudi martxan direla Aizarnako elkarte berria eraikitzeko lanak. Elkartea parrokiaren eraikuntzan izan dugu urte pila batean, orain Udaletxearen eraikuntzan irekiko da berria
Gai honi buruz hitza egunkariak argitaratu duen idatzi honetan azaltzen dira eraikuntza honen zehaztasunak. Faltan bilatzen dut, bergara zinegotziak kontzejua nola gelditzen den zehaztasun gehiago ez ematea.
Dena den eraikuntza publiko hau berreskuratu eta erabiltzeko moduan izatea lorpen handia da Aizarnarako. Kokapen paregabea du kaskoaren erdian, historia luze bat dago eraikuntza honen barruan eta aurrera ere jarraitu dezala histori honi ekarpen berriak gehitzen.
Ea elkarte polit eta egoki bat lortzen dugun denon artean, Aizarnak aspaldi merezitakoa du eta.
Jon Egiguren.
=====================================================================================
Nerea Uranga (Hitza egunkariak argitaratua)
Aitzbarna Kultur Elkartearen egoitza berriaren eta Aizarnako kultur etxea izango denaren lanak hasi ditu Zestoako Udalak eskola zaharra izandako eraikinean. Herenegun hasi zituzten eraikina barrutik hustu eta barruko egitura egonkortzeko eta eraikitzeko lanak. Urte bukaerarako aurreneko lanak bukatzea aurreikusi du udalak.Kultur etxea egiteko obrak hasi dituzte eskola zaharrean
Aizarnako herri elkartea eta kultur etxea egiteko aurreneko lan hauetarako 140.000 euroko aurrekontua du Zestoako Udalak. Hiru solairu ditu eraikinak, eta lehenengoan egongo da elkartea. Gainontzeko bi solairuak kultur etxearentzat izango dira.
Behin eraikinaren barruko egituraren lanak bukatutakoan, herri elkartekoen lana izango da aurreneko solairua hornitzea eta bertako antolaketa erabakitzea. «Lanak hasi dira, baina oraindik asko dago egiteko. Herritarron artean bilerak egin beharko ditugu, ahalik eta parte hartze handienarekin antolaketa eta erabilera erabakitzeko», azaldu du Ander Bergara aizarnarrak. Dena den, Bergararen esanetan, herri txikietan herri elkarteek garrantzia handia dute, eta aizarnarrek gaiaren gainean «interes handia» erakutsi dute. «Udalak deitu dituen bileretan jendeak hartu du parte», dio.
Gaur egun Aizarnako elkartea Parrokiaren eraikinean dago, Zestoako Udalak Parrokiako arduradunekin egindako hitzarmenari esker.