Norenak dira Elizak?.
Aizarnan eta herriko elkartean hormatik zintzilik ikusi nuen artikulu hau, izenburua oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta arretaz irakurtzea pentsatu nuen.
Izenburuak piztu zidan interes hau, Aizarnako parrokiak dituen ondasunak erabiltzeko daukagun eztabaidagatik izango zen seguru. Eta idatzia zintzilikatu zuenarentzat ere berdin.
Parrokiak dituen ondasunak herriak dituen beharretarako erabiltzea dela egokiena esaten digu apaiz honek, eta eraikuntzak zaintzea ere bai.
Aizarnako parrokiak nahiko ondasun egokiak ditu, eta erlijioak dituen zereginak bakarrik betetzeko eraikuntza gehiegi dituela esango nuke. Beste zeregin batzuk betetzeko ere zergaitik erabili ez?.
Naparroako herrialde batzuk dituzten arazoak direla eta, Mailope aldizkarian Jose Maria Aleman apaizari egindako elkarrizketa da hemen azaltzen dudana.
Gai honi buruz gaur egungo araudia ezagutzeko eta arazoak bideratzen laguntzeko ere balio duelakoan nago.
Jon Egiguren -------------------------------------------------------------------------------
NORENAK DIRA ELIZAK?
Elizen jabegoa eztabaidagai da azken denbora honetan, hainbat udalek Eliza egiten ari dena salatu egin nahi izan dutelako.Herriaren izenean behar luteken elizak, euren izenean jartzen ari omen dira elizako agintariak, eta hori ez dute uste zuzena denik.Horregatik salaketa jartzearekin batera, tokian tokiko kasuak ezagutzera eman nahi izan dituzte.
1998an Partido Popularraren gobernuak Konstituzioan, registroaren inguruko legea aldatu egin zuen, eta harez geroztik, Heuskal Herriko eta gehien bat Nafarroako eliza, ermita edo etxeak Artzapezpikuaren izenean jartzen ari dira.
Honen haurrean Nafarroako Ondarearen Defentsarako plataforma osatu da. Plataforma honetan gaur egun 18 udalek hartzen dute parte.
Hauen esanetan, aldaketa hau ez da legala herriaren izerdiarekin egindako etxeak herritarrenak edo parrokiarenak izan behar dutela uste baitute.Udal ondarearen defentsa egitea toki entitateen betebeharra dela uste dute, udalek beraien ondareak zaindu, babestu, berreskuratu eta hobetu behar dituztela eta orregatik eskatu diete udal desberdinei beraiekin bat egin dezatela.
Kontua da oraintxe, legea zertan den ikusita, Apezpikutzak elizak bere izenean jartzeko ez du inongo frogarik eman behar.Bi urteko epea dago, horren kontrako helegitea onartzeko. Epea igarota, auzitegira jo behar da, eta orduan, udal guztiak elkarrekin plataforma modura joanda indar gehiago egin ahal izango dutela uste dute.
Pribatizazioa eman den eliza batzuetan, alokairuak kobratzen hasi omen dira, eta bertan kantatu daitezken abestiak ere kontralatuak omen dira.Nafarroa osoan mila eliza eta ermita eskrituratu omen dira azken urte hauetan.Gure inguruko elizak eta apazetxeak ere apaizpikuaren izenan daude. Jose Mari Aleman apezarengana jo dugu, gai honen gaineko iritzia eta datu interesgarriak bildu asmoz.
Norenak dira elizak?.
Larraun, Araitz eta nire sorterrian ere Leitzan, batek edo bestek Elizak norenak diren galdetu izan dit.Hala ezden zer edo zer irakurri eta entzun ere egin diut. Hemen idatziko ditudan datuak oso zehatzak ez izan arren. Zenbait zalantza argitzeko balio dutelakoan nago.
Parrokiak (elizak) noizkoak dira?.
Parrokia Greko hizkuntzako “paroiquia”.hitzatik sortua da. “Para” (preposizioa) eta “oiquia” izena= etxea): elkarren ondoan dauden etxe multzoa edo auzateria esan nahi du. Elizan Parrokia Elizbarruti edo Diozesiko bere eliza eta horretarako animez akupatzen den arduradun edo parrokoa duen lurralde edo herriari deitzen zaio.
Kristautasunaren lehenengo mendeetan ez zen izan parrokiarik. Aurreneko kristauak hirietan izan ziren, eta beraien etxeetan biltzen ziren.
Auzo, landa, baserri eta nekazari munduan, kristau talde eta otoitz egiteko leku (eliza) eta beren apeza izan arte, hau da parrokiak sortu arte, 400 bar urte joan ziren.Ondoren beste 500/600 (?) urtez, XI. Mendera arte, Eraldaketa Gregoriarrena, 8 Reforma Gregoriana) arte.
Jaun Feudalen garaia, parrokientzat penagarria eta lotsagarria izan zen.
Parrokia munduak alde aldeko nortasuna eta errespetoa XI. mendetik aurrera lortu zituen; baina mendeak joan heinean, pertsona baten esku, parrokoaren esku halako poterea eta hainbeste aberastasun izateak ustelkeria ekarri zuen. XVI. Mendean , 1565 aldera , Trentoko kontzilioak parrokiari berrikuntza handia ekarri zion.
Nafarroan, noiz sortu ziren?.
Nafarroan eta Euskal Herri osoan ere kristautasuaren hasiera iluna eta misteriotsua da.Aurreneko 1000 urteei buruz oso gutxi dakigu, ia-ia dokumentaziorik ez dagoelako ; XI. Mendekoak dira lehenengo aztarnak.
Constantino emperadore erromatarrak, 313 urtean (Milango ediktua), herri ezberdinen kulturak onartu zituen, eta kristau erlijioa bere inperioko erlijio izendatu zuen. Data honetatik aurrera , kristautasuna errezago zabaldu zen.Nafarroara, hegoaldetik, Ebro ibaian barrena iritsi zen; eta Iparraldetik berriz , Garonan barrena.Istoriadore askok diotenez, euskaldun gehienek, X-Xigarren mendera arte Kristo aurreko Jainkoengan sinetsi zuten.
(Adibidez, monasteriorik zaharrenetakoa, Leirekoa, 848an aipatzen da lehenengoz; eta gaur dauzkan paretarik zaharrenak XI.mendekoak ditu.
Noren diruarekin egindakoak dira?.
“Hamarrenak”%10.eta “primiziak” (%2,5) (Diezmos y prominzias).Hamaika aldiz entzundago kontua da hori.Jesukristo sortu aurretik, Itun Zaharrean (Biblian) agertzen da ordainketa mota hau. Kristau elizan, batez ere IX.mendetikCarlo Magnoren garaitik agertzen da. Zerga edo impuesto hau parrokiari,nekazaritza edo abelzaintzatik bizi zirenek bakarrik ordaintzen zioten. Biltzen zutenaren, produzioaren %12,5. Eliza gehienak “Aurrenetatik edo primizietatik”hartzen zen % 2,5 horrekin egiñak dira .
Euskal Herrian elizak txukuntzeko, edertzeko eta berriak egiteko ere bigarren iturri bat Indianoena izan zen (Ameriketako dirua). Diiru asko eman zuten. Eliztarrek, bai orain, eta bai lehen ere, elizei zutik eusten edo berriak egiten lagundu izan dute; eta Erakunde publikoen durulaguntza edo subentzioak ere izan dira berriak egiteko eta zaharrak txukuntzeko.
Parrokiarenak ala Apezpikutzarenak?.
(Elizak, ermitak, apezetxeak, zementerioak...). Parrokia bakoitzak bere nortasuna du.Parrokiako ondasunak parrokiarenak dira, parrokia osatzen duten eliztarrenak. Jabetza erregistroan (Registro de la propiedad) pertsona fisiko (pertsona baten) edo pertsona juridikoaren (talde baten)ondasunak jartzen dira. Nafarroan, Errepublika garaian, 1932an (¿)sartu ziren erregistroan parrokietako lur gehienak. 1987an apezetxeak eta abar ; baina kulturlekuak (elizak...)leku publikoak konsideratzen zirenez ezin zitezkeen erregistroan jarri (Gobiernuko hipotekazko 5. artikuluak debekatzen zuelako). Lege hau 1998 an konstituzioaren aurkakoa zelako aldatu zuten .
OARRAK:
Kanposantuak.XVII. mendeko erdi aldera arte (1630?) Elizatarian edo Zimitorioan lurperatzen zen. Ondoren, 1630etik 1830arte, 200 bar urtez Eliza barruan; eta geroztik kanposantuetan. Errepublika garaian (1932) Elizako arduradunakozptopoak jartzen hasi ziren eta Gobernuak udalekutu edo munizipalizatu egin zituen.( Kanposanturen bat bada oraindik elizaren izenean).
Apezetxeak eta erregistroan parrokiaren izenean jarri beharrean Obispaduak bere izenean jarri zituen, eta hori ez da legala . Zuzenbide kanonikoak ( Derecho canonico) hau dio : “Parrokien jabegoa eta administrazioa parrokiarenak dira. Obispoak parrokiari administrazioa ken diezaioke, baina ez jabegoa”.
Oraingoz Parrokiako ondasunak, apezetxeak eta abar, nahiz eta Obispaduaren izenean izan normalean, bertako parrokiako beharrretarako erabiltzen dira.
Frantzian ez dira elizarenak.
Frantziako iraultzan, 1789an gobernuak elizari ondasun guztiak kendu zizkion.. 1802an Napoleonek elizarekin konkordatua egin, eta ondasunak itzuli egin zizkion. 1905ean, III errepublikan, berriro gobernuak, lau edo bost kongregazioen aberastasunak ez beste guztiak bereganatu zituen.
Gaur egun Frantziako katedral, eliza eta hainbat apezetxe gobernuarenak dira. Konponketak eta abar gobernuak egiten ditu. 1905 ondoren , kristauek elizak, apezetxeak eta abar egindakoak ez dira gobernuarenak.
Otoitzerako eliza gutxi nahikoa.
Baserriak ardi bordak,errotak ermitak.. edo edozein etxe teilatua zintzilik eta larrek hartuta ikustean gure aurrekoen lanaz eta gaurko askoren utzikeriaz oroitzen naiz. Herria maite duenak , bertako nortasuna eta izatea, eta kultura-historia-arte ondarea zaintzen ditu.
Azken urte hauetan, gure herrietan, zenbait Kontzeju eta Udaletxe ere, geure kultura ondarea ( Patrimonio cultural) zaintzen ari dira. Benetan pozgarria¡.
Euskal Herrian mende askotako historia parrokiaren edo elizaren inguruan egina da, eta zentzu pixka bat duenak ez lituzke nahastu behar kulturak eta sinismenak.Gainera sinismen eta ideia ezberdinetakoek elkar hartuta ere, ezinezkoa izanen de Nafarroako hamaika herri txikitako Elizei (Eutsi behar baldin bazaie ?) zutik eusten¡. Nafarroan, inork uste baino lehen, eliza asko ituzurez josita, erortzeko zoria izanen dira Elizako arduradunek eta Udaletxe eta Kontzejuek etxe hauei aterabideren bat ematen ez badiete.
Eta geroari begira, lehen bailehen hobe, desagertzeko arazorik ez duten Eliza askori ere, otoitza egiteko lekuz gainera, beste aterabideren batzuk aurkitu beharko zaizkie.
Nire bihotzean, fede aldetik, egoera honek itxaropena sortarazten dit, Jainkoa bizi den etxeak pertsonek osatzen baidute, haragizko etxeak baitira, ez harrizko etxeak.
MAILOPE aldizkariak argiraratua.