Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Ekain Berri ikustera

Askotan gertatzen zaigu denori, urrean ditugun pasaia, eraikin historiko, museo eta abar, ez ditugula ezagutzen eta urrutikoak ikustera joaten garela askotan, bertan ditugunak alde batera utzita. Niri behintzat ala gertatzen zait.

Zergatik esaten dut hau, ba urte eta erdi badira Ekain Berri erreplika Zestoan ireki zutela eta ikusi berria dudalako, nekez iritxi naiz erreka zulo honetara, baina merezi duen bidaia dela esango nuke, nik asko gozatu nuen behintzat.

Lagun batzuekin tertulian ari ginela irten zuen gaiak eta txanda hartzea erabaki ondoren, bagoaz Zestoara herri honek duen altxorra ikustera. Sarrerak hartu eta informazioa jaso ondoren, kafe batekin indarberritu ginen, erreplika honetara iristeko taka-taka pauso batzuk egin beharra dago eta.

Bidaia hasi eta Urola ibaia berehala zeharkatzean da, begirada bat egin diogu berari, daraman kopurua ikusi eta abiaduraren kalkuluak eginez. Zubiaren egalean garbi toki bat, hau Aizarnakoa baino txikiagoa dela erabaki genuen eta alboan "Lau Iturri" biak ere aspaldiko eraikinak direla ematen dute.Iturria izenaren jabe da lau txorroak jaulkitzen dute ura, trago bat egin diogu, nolako freskotasuna duen ur honek sentitu ahal izateko eta tiki-taka aurrera.

Aurrera pixka bat egin eta bidearekin muga eginez, Lili Jauregia , hau ikustean erdi aroan indarrean zegoen feudalismoa gogoratu zitzaidan, zaldun eta morroien arteko hartu emanak nolakoak izan ote ziran imajinatuaz, eraikuntza sendoa benetan, lehio ugari dauzka geziak jaulkitzeko erasoen aurka eta apaingarritzako dituen bi torretak berriz zelatarientzako eginak direla ere ematen dute,dauzkaten neurriak ikusita.

Jauregia aztertzeari utzi eta jarraitu egin behar,bixitarako ordua gertutzen ari zaigu eta, bidearen zati bat Sastarrain errekaren parean egiten da, tertulia eginez paisaiari begiratuaz eta errekak daraman ur zarata entzunez iritsi ginen erreplikara.

Koba zuloaren erreplika ikusi aurretik, histori aurrean gizakiak zer nolako tresneria erabiltzen zuen erakutsi digute neska mutilez osatutako bikote batek,. sua nola lortzen zuten eta marrazkiak nola egiten zituzten ere bai, ehiza lortzeko trikimainekin batera, bisitariek ere tresneria probatzeko aukera izan genuen, baina antzinako tresneri hauekin azaldu nuen abilezia ikusita, goseak hil behar egoera haietan bizi behar banu.

Erreplikara sartzerako aholkuak eman dizkigu erakustaileak, argazkirik ez, arropa egokiak jantzi eta ixilik mintzatzea gomendatu ziguten erakustailearen hitzak hobeto entzun ahal izateko. Barrura sartu eta bertan zegoen freskura eta umeltasuna sentitu ondoren, gure arbasoek bizitzeko izan zuten zailtasuna sentitu nuen.

Erreplika dotorea dela ezin ukatu, eta euskal herriak dituen historiaurreko aztarnaren berri egoki erakusten duela eraikin honek ere ez, baina egia esan koba zuloan dauden margo hauek izan duten eragina ikusita harridura sortzen du nire buruan, baina gure arbasoek utzi dizkigun aztarnak ezagutu eta zaintzeak, historia ezagutzeko ondare izango direlakoan nago.

Bisita amaitu da eta taka-taka berriz ere Zestoara, bidean Historiaurretik hona, zer nolako aldaketa egon ote den bailaran aztertzea izan zen gure tertulia.

Paisaia, ibaia,jauregia,eta gure arbasoen aztarnak ezagutu ditugu erreplikan, ibilbidea naturarekin gozatzeko modukoa dago, ez dago gehiago eskatzerik, bisita bat egitea gomendatzen diet oraindik ikusi gabe dauden bailarako biztanleei, ez dut uste damurik izango dutenik.

Ekain Berri erreplikak duen orrira sartzeko egin klik hemen ekainberri.com

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>