ERREPUBLIKA GARAIKO KONTUAK AIZARNAN
Nik errepublika garaia ez nuen ezagutu, baina badirudi gaur gertatzen den bezala, eskola publikoetatik irudi erlijiosoak kendu egin zituztela.
Aizarnan ere berdin gertatu zela dirudi. Baina arau hau ez du ematen denen gustukoa izan zenik eta irudia udaletxera itzuli zuten.
Hala ematen du behintzat EL DIA egunkarian 1931/11/3an azaltzen den kronika honek dionez.
Jarraian idatzita dagoen bezala, Aizarnatik bidali zuten kronika osoa, hemen azalzen dut.
.....................................................................................
Agur EL DIA izpeŕingi maitia
Zure ageŕkera onen bidez, ni ere ezin gordeta egon eta zuzendari jaun “Luzear”ren” baimenarekin, emen nator.
Eŕi onetan, oso alai eta gogotsu ikusia izan zera. Orain arte bezela ikusgai onak non nai azalduaz euskaldun etxe guztietan sartu zaitez. ZORIONAK.
Kristo bakaldunaren eguna.
¡Bai ikusgaŕia izandu zala Aizarnataŕentzat. Agindu baten bidez Jesus’en Biotzaren irudia ikastola batetik kendu egin zuten;
Baño eŕiko gizon prestuari eskeŕak, guztiak bat egiñik udal etxera eramana izandu zan,
¡aintza ta gora! askoren artian. Jesus eŕege da nai duanentzat eta nai ez duanentzat ere bai; bere goi alkia zeru lur eta inpernua’ren gain gaiñetik dago ta laister apalak ta aŕuak bere menpean bilduko ditu.
¡Gora gure Jesus Bakalduna¡
Negu busti eta otza. Estalpean epelean egoteko azer giro egokiak egingo dituan¡ Batez ere jai aŕatsaldietan lanik ez dala egin bihar, ta ixtiluak izaten dira eŕietan.
Aŕatsalde euritsu oiek goxatzeko antzerki eta itzaldiak bezelakorik ez da. Emen zorionez oŕelako gauzetako onenetakuak diran Luistaŕak badauzkagu.
Betoz bada lenbailen argi bide ta josta bide txukun ta polit uts oiek.
NEU NAIZ