Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

ERREPUBLIKA GARAIKO JAI ABERTZALEA

Aizarnan 1933ko otsailean ospatu zuten euskal jaiaren berri azaltzen digu Basarrik garai artako egunkari batean. "Jai aberkoyak" du izenburua artikuluak.

Hemen aipatzen digun jaia euskal etxearen inaugurazioko eguna dugu, errepublika garaikoa. Jarraian ere ospatuko ziren beharbada, baina hogeita hamaseiko gudarekin izango zuten amaiera.

Guda ondoren ere ezagutu ditugu bat edo beste baina, diktadurak erabili zuen zentsurarekin ezinbestekoa zen ospatzea.

Gaur egun ospatzen ditugunak ere euskal kutsu handia dute, baina garai haietan otsailean ospatu izanak agerian jartzen du egun bereziak aukeratzen zirela honelako jaiak ospatzeko.

Honela azaltzen du 1933ko otsailean argitaratutako kronika batean.

Jon Egiguren.

--------------------------------------------------------------------

AIZARNA’KO JAI ABERKOYA

Iragaŕita edo aditzera emanda zegoen bezela, igaro dan igande ori Aizarnar abertzaleak berentzat aukeratutako eguna zan.

Aizarna’ko Eusko Etxean zabalkunde eguna. Ta bera altzan aundien,ospetsuen ta onuragaŕien izan zedin, uri paketsu artako abertzaleak buru belaŕi sayatu zirala zer esanik ez.

Gu ere itza emana giñan da...amaŕetako bultzi edo “trenean” sartu eta aldendu giñan eŕitik zestua’ko geltokian edo “estazioan”jetxi eta Aizarna’ra jo bear zuzen.

Beristain aberkide zintzoa lagun nuela bagoaz goi aldera.Aize zakaŕa pixka bat apaldu zanean,eluŕa malo malo.Amaiketaerdi inguruan sartu gera Aizarnan.

Egun osoaren aztaŕanak ondo artu nai, ta bertako gazte batzuekin jaŕi gera izketan.Goiz parteko beŕiak jakin nai giñuzen. Eta gazteak ziotenez egunaren zabaleran asi ziren zu-ziri danbaŕak.

Zazpitako elizkizunean ereAizarnar ugari omentzan.Mai donean belaunikatu zirenak ere ez gutxi.

Meza nagusiatzaz uŕengo izketa,¡Aŕigaria noski¡

Aita Azkue Prantxiskotaŕak itzaldia ¡bai gogozkoa izan zala¡.Denboraren aldarte gaiztoak ,bildurtu gabe baseŕitar entzule asko izan zuan.Eta guztiak itz gozoak zituzten jaun agurgaŕiantzat.

Ondoren Zestoa’ko dantzarien sayoa. Lan ortarako duten bikaintasuna argiro erakutsi zuten.Guztiak txalotuak izan ziran.

Aize zakaŕa aŕotu zan beŕiro,alaz guztiz baseŕitarak bertsoak entzun nai. “Zepari” Eŕezildar gaztea lagun nuela abestu edo kantatu giñun “dozenaerdi” bana eta bazkaritako bapo jendea.

Jan eran eginda,maitik jeki giñanean, eluŕa bere bolaran. Eusko Etxe’an sartu gera koŕika batez.Aŕtsaldeko laurak dira eta bazter guztiak jendez estaliak.

Eŕazti’tar Prantsisko, Lasao’tar gaztea izlari.Eun urtez ununtzako, euskaldunen arteko aldakuntza egoki azaldu zuan.

Azkenik, izlarien aurkezpen polit bat egin eta txalo artean bukatu zitúen bere itzak. Artetxe¡tar Joseba,idatzlari azkar eta izlari trebea uŕengo. Orain arteko oitura erderaz mintzatzekoa izan det eta... aŕatsalde ontan nigaz ezeŕen akatsik aurkitu bazendute ¡barkatu¡.

¿Baña... bai ote zan oŕelakorik?Ez det uste.Edozein bestelakok ainbesteko eŕeztasuna,bere mintzo garbian agertzen zuan da.

Langiletasuna gai artuta,oso itzaldi gogozkoa egin zuan.

Eta areto aundi ura betetzen zuan jendetzak, txalotu eta gogor txalotu zuan gure Artetxe argia.

Sistiaga andereñuak. Gure askatasuna lapurtu ziguten ezkeroko yopotasun edo moŕontza negargari onetzaz itzegin zuan.¿Euskaldunak ordea ez ote gera esnatuko?.Gaurko era au ikusten, da... ez ote gera geure etxeagaz jabetuko?.

Euskaldun,jolas ta batez ere euskera txit goraino jaso zituan.

Eta Aizarnar, ta an bildu giñan gañuntzeko abertzaleak, txalo sutsus erantzun giñun. Ugartetxea jauna azkenik. Honetzaz ez det zer esan aundirik.Iristen dan tokitan gizatasun aundiz agertzen da ta.Langiletasuna,abertzaletasuna eta baseŕitaŕen elkartasun alde aritu zan.Bere euskera gozo ta edeŕakin an bildu giñan guztiori biotza ikutzeraiñokoa izan zan bere itzaldia. Bukaeran txalo buŕunda ikusgaŕia izan zan.

Bertsoak beŕiro. Sayo koxkor bat egin,da txapelak eskuan giñularik,Eusko Abendaren Ereserkia abestu genduen denok batera.

Zestuar dantzariak beste egiñaldi bat egiñ zuten da... txistu soñu alayaz dantza ta dantza zegion gaztediyak.

Oitura zaŕaren babesean “amaikua” jo zuanakin batera amaitu zan guztia.

Aizarnar abertzaleak, beren biltokia badute. ¡Ez nola naikua gaiñera¡. Beŕogei bazkide edo “sozio” badira bertan.Igaro den igandeko azi ereite uri onurakor izan bedi.Zabaldu bedi Aizarna ta ingurutan.Sutu bitez jeltzaletasun sendoz bertako eusko biotzak.Itxartu bedi,ikuŕitz garbi Jaungoikoa ta Legen Zaŕen babesean.Itxartu bai gaztedia. Itxartu zaetzaroa, itxartu iru margodun ikuŕinpera.

Euskadi abeŕi bakartzat ezaguturik,bere zoriona lenbaitlen lortu dezagun.

¡Aintza ta aintza abeŕi eder¡ ¡Gora ta gora Euzkadi¡ euskotar orok aŕeta biziz begiratuaz berari jolas ekandu eta iztuntzaz gorde dezagun txit garbi oso osorik eskeñitzeko zeru luren jabeari.

“Basaŕi”

Joan artikuluen zerrenda osora>