Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

ERREPUBLIKA GARAIKO HAUTESKUNDEAK AIZARNAN

Aizarnan ospatu ziren bozketa baten komentarioak dira kronika honek argitaratzen dituenak. Udaletxeko ordezkariak hautatzeko, 1933ko apirilean ospatu zirenak, hain zuzen ere. Errepublika garaian.

Bozketa hauen emaitzak ere jasotzen ditu bertan.

Bozketa hauetan lehen aldiz zuten eskubidea emakumeak parte hartzeko, berri hau ez du aipatzen, baina esaten duenez lehendabiziko hauteskundeak dira Aizarnan ospatzen direnak.

Errepublika ezarri ondoren, 1931an ere ospatu ziren hauteskundeak estatuko gobernua aukeratzeko. Aizarnan ez ote ziren ospatu? Ala Udaletxerako bozketari dagokio esaldi hau?

Jarraian kronika osoa 1933/4/29an argitaratua.

Jon Egiguren

---------------------------------------------------------------------------------------------

AUTESKUNDEETAN ABERTZALEAK GARAILE

Lenengo aldiz auteskundeak jokatu dira eŕi onetan eta abertzaleak emen ere nagusi.

Iru karlista eta iru abertzaleen artean zegoen buŕuka, eta beŕiro diot abertzaleena izan dela gurenda “kopo” egin dute ta.

Alegiñak egin dituzte karlista alderdikoek eta egiaren omenez ezin ixilik eduki nagusi eta jauntxoak lepo-leporaino sartu direla bere baseŕietan eta ala ere alpeŕik.

Ara emen aukeratu diran iru gizonen izen abizenak.

Eŕasti’tar Prantxisko. Irureta’tar Joxé Bernardo.

IÑAKI

Joan artikuluen zerrenda osora>