AIZARNAKO ELIZAREN BERRITZEA
Aizarnako elizaren berrikuntza lanak aurrera doaz,eta aurrera doazen bezala agerian dira bere emaitzak,zorua ,hormak eta sabaiak beste itxura bat dute,nahiz eta oraindik lan guztiak amaitzeko zerbait falta.
Bertan egin diren lanen berri ematerakoan esan behar lurrean zegoen egurrezko zorua kendu ondoren harrizko losarekin estalitako hilobiak dituela azpian beste eliza askotan bezala.
Hilobiak lehenago zuten bakea eta kokapena errespetatuz , zementu armatuzko plaka batekin estali dituzte berriro, lurrak zuen desberdintasuna kendu eta egurrezko zoru berri batekin apaindu ahal izateko.
Pareta edo hormen garbiketa egin ondoren, egoki landutako kare harriak agerian gelditu dira,”Zutabe”, “Puntu erdiko arku” “kapitel” edo “Txapeletan”nahiz herrak laukiak edo borobilak izan.
Ama doloretakoak zuen kaperaren azpian ere, ezagutze ez genuen ate bat zegoela ikusi ahal izan dugu, ¿Hilerrira zuzenean irtetzeko erabilia behar bada?.
Osaketa lanak egin ondoren ,goian duen Gótico itxurako sabai kruzatuari begiratzen badiogu artisau lan polit onek beste itxura bat hartu du, eta ondo landutako harriarekin egindako arkuak ditu bere sabai erraldoian, eta Sakristiak ere zer esanik ez.
Lanak amaitzean Eliza polit bat izango du Aizarnak,histori handi bat atzean duena, eta bitartean Santuen irudiak goiko eskolan pilatuta, lanak noiz amaituko zain .bere lekura itzuli ahal izateko.
Jon Egiguren