Damua eta barkapena
Arantzazu aldizkaria irakurtzen ari naizela Jesus Mari Mujikak idatzitako artikulu batekin egin dut topo. Hitzak ondo ulertuz" zuen izenburua eta esan behar gainera atsegina egin zaidala berau irakurtzea.
Gaur egun, asko entzuten ditugun bi hitzak dira jorratzen dituenak: bata damua eta bestea barkamena. Hitz arruntak dira biak ere, baina gaur egungo egoeran esan nahi handia dutenak, eta testuinguruan era batera edo bestera erabiltzeak duen garrantzia azaltzen digu bertan.
Bi hitz hauek asko erabiltzearen arrazoia, Euskal Herriko gizarteak gaur egun bizi duen egoera dela esan beharra dago, bestela ez dute horrenbeste garrantzi hitz hauek.
Toribio Altzagaren "Damua garaiz" antzerkia haurtzaroan antzeztu zuela esanez hasten du idatzia. Antzerki asko ospatutako tokia da goiko eskola deitzen diogun aretoa eta ez hori bakarrik, Toribio Altzaga berak ere denboraldiak egin zituen Aizarnan eta hau ere behar bada hemen idatziko zuen. Berak esaten duen bezala hitz hauek erlijioarekin lotzen dira gehien bat eta horregatik erlijiotik kanpo eta gaur egungo egoeran aplikatzea nahiko zaila egiten zait niri.
Nik hausnarketa txiki bat egin dut eta positibotzat hartu dut idatzia. Hala ere aztertzen dituen bi hitz hauen erabileraz gain, beste bi badira erabili behar genituzkeenak: "oroimena eta ahanztura",oroimena errurik gabe kaltetuak izan direnentzako eta gertatutakoa berriz ez errepikatzeko eta ahanztura, gorrotorik gabeko gizartea bat sortzen laguntzeko.. Hauek ere ondo erabiltzen baditugu asko lagunduko dute egoera gainditzen eta.
Aldizkaria etxean jasotzen duenak lehen ere irakurria izango du behar bada eta harpidedun ez bazara hemen duzu aukera.
Astiro-astiro irakurri ondoren bakoitzak atera dezala bere ondorioa.
Jon Egiguren
--------------------------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------------------------
Jesus Mari mujikaren idatzia
El arrepentimiento y el perdon son dos conceptos que estan adquiriendo gran protagonismo en la vida politica de nuestro entorno. Arrepentirse cuando se provoca un daņo al semejante es consustancial a la dignidad del ser eminentemente social que es el humano. Ojala se clarifiquen bien los conceptos y puedan aportar vias mejores a nuestra convivencia.
Haurrak ginenean Toribio Alzagaren Damua garaiz antzezten genuen.Damutu egin behar dela bai, eta garaiz. .Damu det jauna garizumako kanta sonatuenetakoa genuen. Izen ezaguna zen bai guretzat txiki-txikitatik damuaren hau. Konfesionarioa sarri agertu beharrak ere etxeko bihurtu zigun hitza: Damutzen al haiz?
Gaur indar gutxiago duen konzeptua da, nik uste. Gutxiegi, akaso. Lehen gehiegi izan zezakeen bezala. Erlijioarekin lotuta ia beti , hori bai. Geroago damuaren hau erlijiokeria kontsideratzeraino.
"Ni bizitzan egin dudan ezertaz ez naiz damutzen" Sarri entzun daiteke hau gaur. Nik neuk ez nuke esango baina zelako zoria hori esan dezakeenak..edo ?. Segun . Damua hitzak, hitz askok bezala esanahi zehatz bat baino gehiago ditu. Nik bi aipatuko ditut. Bata kaltegarria eta beharrezkoa, bestea.Bizitzan kalterako gertatzen da erabaki edozein hartu orduko hau zalantzan jartzera eta besterik hartu bazenu hobeto izango zinatekeela zaramaten damua . Horrelako joerarik badugu gizakiok, baina jakin, atzera begiratze etengabekoan, ez daiteke pozik bizi eta izan.
Damu beharrezkoaz: norbaiti kalte egin zaionean kontzientzia txarra izaten du gizakiak. Hori normala da izaki soziala den pertsonarengan, nor dela konturatzeko ere zorionez besteen beharra duen izaki handi bezain ahularengan. Kontzientzia txar honek damua sentitzera garamatza damutzera. Beti ez garaiz, hori egia da, eta neurri egokienean ere akaso ez. Baina damu klase hau beharrezkoa da. Gizaki jatorrenari ere inoiz beharrezko zaion damu mota honek gizakia barkazio eske jar dezake, kalte egin dionari barkatzeko eskatzera eraman dezake. Nola? Ez dakit. Damua sentitzeko erak asko izan daitezke, eta barkazioa eskatzeko moduak are eta gehiago. Hori ez dago gehiegi tipifikatzerik eta komeni ere ez da komeni. .Damua eta barkazio eskea bakoitzarenak dira,barru-barrukoak, norbere barne duintasunari zaion errespetoaren seinale garbi eta sakonak. Garbienak. Egiazkoa, denean, noski.. Egiaz damutzean eskatzen den barkazioa eskaera da beti, ez exijentzia, eskari soila, zeure borondatez eta ausardiak barkatu behar dizunaren esku uzten zaituena. Baina honek egiten duena egiten duela ere-barkatu ala ez borondate eta ausardia horrek gizakoitu egiten zaitu.
El perdon- dificil de tipificarlo siempre- libera y humaniza a quien lo pide, sea cual sea la respuesta que reciba la peticion. Perdonar, por otro lado, eso que no se puede esigir a nadie desde la etica civil, es lo mas grande que puede hacer el ser humano, pero sabiendo que el perdon nunca puede ser fruto del miedo o de la dependencia. Que solo se puede otorgar entre iguales.
Barkazioa berriz gizakiak egin dezakeen gauzarik handiena da, hain handia delako inori exijitu ez diezaiokeguna; barkatzeak adierazten duen duintasun eta barne askatasuna eskertu egin daiteke, ez exiji.
Gizakiok handitasun hau barruntatzen dugulako badugu zuhurtasun guztia galduz, hori bai-beldurra eta beste zenbait jokabide barkazio hitzarekin estaltzeko joera..Joera ulergarria bezain ondorio beldurgarritakoa da hau.Zenbait emakumek, adibidez, ez dituzten tratu txarrak behin eta berriz barkatu uste izan beren eta bestearen kalterako. Mendeko egoeratik ez daiteke barkatu, barkatzen dezuna mendeko kontsideratuz eta, hitzez edo hitzik gabe,mespretsatuz ere ez. Maila berekoen asuntoa da barkazio eskea eta erantzuna, duintasin berdineko bihurtu nahiaren ondorio.
Begira, damuaz eta barkazioaz gure herrian asko ari da hitz egiten azken bolaada honetan. Erlijio mundutik aparteko arloan gainera, politika egoerarekin oso lotuta. Hori ona da, edo izan daiteke ezertaz damu ez izatera ohitu nahi gaituzten honetan, baina kontu handia izan behar da kontzeptu hauek erabiltzerakoan .Hitzak ondo neurtuz, eta egin behar diren bereizketak- erakunde, pertsona konkretu,eredu moral, juridiko eta politikoak -egoki eginaz.Eta, batez ere, bi kontzeptuei buruz hemen bildu nahi izan diren ikuspegiak eta, noski, helburua, zintzo bilatuz.
Arantzazu aldizkariak argitaratua