Bertsolaritza Aizarnan
Joxin Iturriozek Ikasberri ikastolaren laguntzarekin argitaratu duen liburuak "Urolaldea bertsolari, du izenburua. Sakona eta informazio ugari duen liburua dela esan beharra dago.
Plazetan saio ugari eman dituzten bertsolari handiak, herri mailan ibilitakoak gehi santa-eskean koplari jardun direnekin osatu du liburu interesgarri hau.Liburua irakurtzean konturatzen da bat bailara honetan bertsolaritzak izan duen garrantzia.
Badira urte batzuk argitaratu zuela eta nik ez nuen honen berririk. Bertso zale koxkorra naizela agerian gelditzen da, Aizarnako bertsolaritza jasotzen duen liburu honen berririk ez izateak.
Dena den, izan dut behintzat aukera irakurtzeko, nahiz eta berandu iritsi eta esan nezake Aizarnari dagokion bertsolaritza ere oso egoki jasota dagoela. bertan.
Ez dut uste inor aipatu gabe utzi duenik, nik ez dut behintzat inor gehiago ezagutzen eta norbaitek ikusten badu akatsen bat dagoela, jakinarazi dezala..
Nik Aizarnako bertsolari hauen gain ez dut idatziko, berak askoz hobeto jaso eta borobildu dituelako liburuan, beraz Aizarnako bertsolaritzari buruz idatzi duena zuzenean azalduko dut.
Jon Egiguren.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: Urolaldea bertsolari,liburutik kopiatuta
Joxin Iturrioz
Aizarnan ere galduta egon omen zen santa eskeko ohitura .Bereziki zerbaitetarako behar zenean bakarrik ateratzen omen ziren . Eta hori alkatearen baimena lortutakoan, nahiko kontrakoa baitzen.
Baina bertso giroa zabala zen, noski, eta herritarrem arteko txapelketa antolatu zuten. Orain dela berrogei edo berrogeita bost urte izango zen hori. Sei partaide izan ziren: Joxe Lizaso Olaberri, Antonio Iriondo Bekola, Auspizio Arakistain Etxeberri, Frantzisko Bidebieta, ilurdan, Manuel Muguruza Bixigu eta Joxe Agirre Koostite. Koostitetarrak Aizarnatik Azpeitira joandakoak omen dira eta garai hartan Joxe morroi omen zegoen Aizarnako baserri batean. Auspizio Arakistainek irabazi zuen txapela.
Etxeberri baserrian jaio zen Auspizio arakistain Egiguren, 1925an eta irunean bizi da, Manuel Muguruza Imaz Bixigu 1943an jaio zen, eta Azpeitian bizi da. Franzisko Bidebieta Iturri, berriz Ilurdan baserrian jaio zen, 1936an, eta Zestoan bizi da. Lasaon lau urtez aritu zen santa-eskean, behin Munaetxeko Martinekin, eta bestetan bakarrik.
Olaberri baserrian jaio zen Joxe Lizaso Peñagarikano, eta bertan bizi da gaur. Santa- eskean. aritu da batez ere. 16 urterekin hasi zen, eta 23 urterekin utzi egin zion. Aizarnan behin, Aizarnazabal-Altzola-Urdaneta inguruan hiru urtez, Lasao Azpeitia beste behin eta Zarautz beste bi urtez izan dira bere santa-eskeko guneak. Mitxelena handia, Endoiako Antonio mari "Akain" eta "basarri" izan ditu kantu lagun, koplari bakar moduan joan ez denetan
Aurkezpen moduan kantatutakoa omen da honakoa:
Alkatearen baimenarekin.
apaiz jaunaren aginduz.
herrian degun pobre batzentzat.
gauzak bilduko bagenduz.
Potzuta baserria erre egin zen, eta hormigoiz altxatu zuten berriro. Oso itxura berezia omen dauka. Horrela kantatu zuen "Olaberrik":
Etxe hau hola egin zuen gizona.
ez zan izango motela.
kanpotik begira jarrita ere.
ematen baidu hotela.
Antonio Iriondo Bekola baserrian jaio zen, eta bertan bizi da. Lamitegi ibili omen zen Aizarnazabalen santa-eskean pare bat urtez. agaero Bekolak bete zuen koplari lana santa-eskean, beste urte pare batez, eta Aizarnan ere bai urte batzuetan. Gero Lasarte, Juan Joxe Mandiolatza eta Zepai ere aritutakoak dira.
Goikola Bekola baino zertxobait goratxo dago, eta Joxe Goikolakoa etxera zihoala, Bekolan, santa-eskean arituko zirela jakin zuen, Antonioren aitak esanda. Joxek, Goikolara joanez gero, ogia eta txakolina agindu omen zituen. Kontatu zion aitak Antoniori, eta honek pozik gogorazi omen zion Joxeri emandako hitza, Goikolako atarian.
Arratsaldian eskaintza ona.
didazu,Joxe, egina.
nun ote dira lehen aindutako.
ogia eta txakolina.
Ez dakigu Goikolako Joxek txakolina atera zuen ogiari laguntzeko.Entzun beharko zituen horrela izan ez bazen!.
Txapelketan aurkeztu ziren denak arituko ziren santa-eskean, baina ez dira bakarrak.Donato Errasti Trukuman ere aritu izan da Lasao eta Aizarna inguruetan eta oso koplari polira omen zen.
Kepa Eizagirre Odriozola.Etxegarai-saletxe baserriloa ere aritu omen zen urte batez. Zaletasuna handia zen, eta lagun artean askotan aritzen omen ziren. Jesus Artañolarekin ari zen batean horrela kantatu zion Kepak:
Artañola honek dauka bizioa.
mekaniko edo txofer.
ofizio horrek mantentzen bait.
hemen makina bat alper.
Kamioi edo kotxearekin.
harturik makin bazter.
txoken batian beraxe edo.
besten bat hilko du laister.
Ez dugu esango hauek guztiak bertsolariak direnik, baina guztiak aritu izan dira bertsotan.