Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Bozketak Aizarnan (2015).

Maiatzak 24 Udaletxe eta Batzar Nagusiak osatzeko hauteskundeak ospatu ditugu eta Zestoako barrutian Aizarnak bere mahai duenez, hemen lortutako botoak azalduko ditut bozketa guztietan egin ohi dudan bezala.

Estatu osoan bi alderdi nagusiak beherapen nabaria izan dute, bi alderdi berriak indarrez sartu direlako lehian eta egia esan ez dut uste gizarteak kalte handirik izango duenik aldaketa honekin, Alderdi batek gehiengo osoa duenean, iruzurrak eta inposizioak erraztu egiten direlako.

Euskal herrira begiratzen badugu EAJ alderdia izan da garaile, alderdi honek igoera nabaria izan du eta BILDU-ren esku zeuden Udaletxe ugari bereganatzeko aukera izango du oraingoan Batzar Nagusiekin batera, oposizioak akordio arrarorik egin ezean behintzat..

Zestoako Udaletxean ere egoera bera ikusten da,. BILDU-ren esku zegoen gehiengoa, orain EAJ. alderdiak eskuratu du eta honek alkate aldaketa ekarriko digu herrira. Agintean egoteak gastatu egiten duela esan ohi da kudeaketa egokia egin arren, dena den aldaketa honen argudioetan ez naiz sartuko baina berriari kudeaketa egoki bat egin dezala eskatu bai, Zestoa eta Aizarnako herriak eskertuko dutelakoan nago eta.

Hauek dira bozketa hauek utzi dizkigun emaitzak Aizarnako mahaian

UDAL HAUTESKUNDEETARAKO BOZKETA

EAJ-PNV============================ 87- BOTO

EH-BILDU=========================== 132- BOTO

PSE-EE============================= 5 -BOTO

PP================================= 0- BOTO

ZURIAK============================ 5-BOTO

BALIOGABEAK====================== 3-BOTO

GUZTIRA ========================== 232-BOTO-----%60,26 --------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

BATZAR NAGUSIETARAKO BOZKETA

EAJ-PNV========================== 79-BOTO

HE-BILDU========================= 130-BOTO

PSE-EE=========================== 9-BOTO

PP=============================== 0-BOTO

ZURIAK=========================== 1-BOTO

BALIOGABEAK===================== 1-BOTO

GUZTIRA========================== 233-BOTO----% 60,52

ZESTOAKO MAHAI GUZTIEN EMAITZAK.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>