BEDUAKO PORTUAREN GARRANTZIA
Zestoak duen portu bakarra Beduakoa dugu. Garraio aldetik begiratzen badiogu,mugimendu handirik ez dago gaur egun, kirola egiteko kanoa eta traineruak alde batera uzten baditugu behintzat. Baina kai honen egoera ez da beti horrelakoa izan, baditu bestelako egoera ezagutu dituen aro batzuk ere.
Bizkaiko Burdinaren Itsasbidea deritzan ekimenaren barruan, Jose Antonio Azpiazu ikertzaileak hitzaldi batean erakutsi digu garai batean kai honek zuen garrantzia zenbaterainokoa zen. Bedua jatetxeak duen estalpean eman zuen hitzaldia, erribera politari begira, garai bateko irudia imajinatu eta gaur egungoarekin konparaketa bat eginez.
Maketa bat da irudi hau.
Espainian errege-erregin katolikoek agintzen zuten garaian azaltzen da kai honen ofizialtasuna, monarka beraiek emandakoa 1492an gutxi gora-behera, eta pentsatzekoa da aurretik ere zerbait egon begar zuela nahiz eta ofizialtasunik ez izan garraiorako.
Belazko itsasontziekin garraiatzen zuten Somorrostroko meatigietatik ateratako minerala, uda garaiko itsaso barea aprobetxatuz. Burdinolak berriz ibaien ur gutxitzeak produkzioa gelditzera behartzen zituzten, eta garai hau mineralaren pilaketarako erabiltzen zuten.
. Ikertzaile honek adierazi zuen Urola bailarako burdinola guztiak hornitzen zituen aroa ezagutu duela Beduako portu honek, data eta guzti gainera. Ehun bela ontzi gutxienez behar zuten, egun batean sartu ziren kintalak garraiatzeko lonja honetara. Pentsa egun horretan egongo zen mugimentuaz lonja honetan.
Nabaria da sartu-irten handiko portua izan dela Zestoari dagokion kai hau.
Brokoa ontzia eta mineralaren irudia
Minerala ekarri eta burdina eraman, data ugari badira burdinaren salerosketan ere. Barrikak ziren orduko kontainerrak eta datak diotenez, burdin gurdinetik aparte, asto ferrak, iltze txiki eta handiak,aitzurrak, aizkorak eta hare hortz ugari irten ziren kai honetatik.
Denok dakigu Kastillan fama handia zuela Euskal Erriko burdinak, eta Arrasatekoak ezik, Urola bailarakoak ere bai. Gainera lur berriak aurkitu berriak zirenez nork daki zenbat itsasontzi irten ziren hemengo burdinarekin Cadiz edo Sevillako portutik Nueva España deitzen zioten lurraldetara.
Urolako burdinolaren barruan sartu zuen Alzolaraskoa ere, Aizarnako burdinolaren datarik ez nuen entzun, baina denok dakigu burdinola honek ere izan duela bere garrantzia, mineralez Beduako Lonjatik hornitzen zen besteak bezala eta bertatik irteten zuela ekoizten zuen burdina.
Urola bailarako burdinolen garrantzia ez dago oraindik ondo ikertua, badago zer ikasia gai honi buruz. Baina gero eta gehiago direnez lan honetan ari direnak, seguru nago gauza politak azalduko direla oraindik, ikerketan saiatzen bagara behintzat.
Itzaldiko irudia Beduan
Jon Egiguren