Azaroko bozketak Aizarnan ( 2019 )
Ohiturarekin jarraituz, gainbegiratu bat egingo diet Espainiako Kongresua osatzeko egin berri diren bozketa hauei. Azaroaren 10ean egin dira eta esan behar eguna normaltasun osoarekin igaro dugula Aizarnan.
Gizartea pixka bat aspertua ikusi dugu azken aldi honetan, eta ez dut uste arrazoi faltarik zuenik. Lehen helburu bera zuten bozketak apirilaren 18an egin ziren, eta gobernua osatzeko izan diren tira-biren ondoren, berriz bozketara deitu baikaituzte. Bigarren bozketa hauetan, eskuin muturrak egin du gora eta ezkerreko alderdia zerbait jaitsi.
Dena den, emaitza hauen ondoren nire ustez, ezkerreko alderdiek gobernua osatzeko aukera dute, ea oraingoan akordioetara iristen diren. Beste bozketa bat egiteak, hiritarrek politikoekiko duten mesfidantza gehitzea besterik ez luke lortuko eta.
Beste lurraldeetan bezala, Zestoan ere parte hartzea jaitsi egin da. Oraingoan bozkatu duena % 67,58koa izan da, eta apirilekoan %71,79 izan zelarik. Beraz, beherakada nabarmena ikusten da. Hala ere, herritarrek ez dute hutsik egin, demokraziak duen baliorik handiena hau baita.
Trantsizio garaian alderdiek akordioetara iristeko gaitasun handiagoa zuten, egun alderdikeria gehiegi ikusten dugu. Gizarteak dituen arazoei erantzun beharrean, alderdiari eta eserlekuei gehiegi begiratzen diete. Oroimin handiarekin begiratzen diot trantsizio garaiko politikagintzari.
Garai hobeak iritsiko direlakoan nago, bitartean jarraitu dezagun demokraziak dituen balioak babesten. Nahi duenak begirada bat egin edo aztertu, behean argitaratzen ditut Zestoa osoko emaitzak, gehi Aizarnako mahaian bakarrik jasotakoak.
--------------------------------------------------------
ZESTOA OSOKOAK....... AIZARNAKO MAHAIA
EH-Bildu .................859..................................91
EAJ:.......................667..................................40
Elkarrekin-Podemos:191..................................10
PSE-EE:...................98....................................3
PP:..........................20....................................0
Ciudadanos:...............3....................................0
PACMA:......................5...................................0
VOX:.........................7....................................0
Pum+J: .....................1....................................0
Jon Egiguren