Arrautza ekologikoak Aizarnan
Arrautza ekologikoak ekoizteko asmoarekin, lehendik zegoen eraikuntza bat birmoldatu eta pauso berriak ematen hasi da Jon Arrue Aizarnan. Gero eta zaletasun handiagoa ikusten da gizartean ekologikoen kudeaketan, hasi baratza, haragi, ogi, edari, arrautza eta abar.
Baita ere zaletasun honek eraman gaitu era honetan lortutako elikadurak gero eta gehiago kontsumitzera, nahiz eta askotan itxura ederragoa duten produktoei begiratu erakusmahaian eta batek daki zenbat produktu kimikorekin lortzen dituzten.
Askotan entzun dut Alemanian era honetan lortutako produktuen kontsumoen porzentaia hamarrekoa dela eta Espainian berriz batean dago oraindik, beraz data hauei begiratu eta esan genezake honela lortutako elikagaiak leku gehiago izango dutela merkatuan.
Jon Arruek, Hitza egunkarian egindako elkarrizketan esaten du, gustuko duela langintza hau, nekazaritzari lotutako lanak gogoko dituelako, beraz lehen nekazaritza arloan direnei bat gehitu behar eta honek xarma berezia duelakoan nago.
Zorte on egitasmo berri honetan.
Behean azaltzen dudan elkarrizketa Hitza egunkariak argitaratutakoa dugu eta orain hemen jartzen dut aukera irakurri nahi duenarentzat.
Jon Egiguren
============================================================================
HITZA EGUNKARIAK ARGITARATUA
Nerea uranga
.
Krisiak lanerako bide berriak bilatzen eta jorratzen hastera behartzen ditu batzuk. Horietako bat izan daiteke Angel Olabarria azpeitiarra. Beste batzuentzako, berriz, betitik buruan izan duten asmo, gogo edo amets hori ereiten hasteko bultzada da; kasu honetan Jon Arrue aizarnarra izan daiteke adibideetako bat.
Aizarnan (Zestoa) bere lan proiektua bete-betean aste honetan jarri du martxan Jon Arruek (Aizarna, Zestoa, 1981). ErtxińEko izenean arrautza ekologikoak ekoiztu eta saltzen hasi da. Jardun honetan hasi aurretik, beste era bateko lanbide batean aritu zen aizarnarra: «Tailer batean ibili nintzen lanean, kalitateko probak-eta egiten. Ez nuen egoera ona ikusten lantegian, eta hango lana ere gehiegi ez zitzaidan gustatzen».
Arruek aitortu du lantegian hasi aurretik ere buruan zuela baserri giroko edo nekazaritzari lotutako lan bat izateko gogoa: «Beti horretan pentsatzen eta pentsatzen ari nintzen. Halako batean, arrautzen ekoizpenaren inguruko ikastaro bat ikusi eta izena eman nuen. Hemen inguruan horrelako ekoizpenik bazegoen ere aztertu nuen, eta gainera lana uzteko aukera eman zidaten. Orduan, bide berri hau hartzeko lanean hasi nintzen».
Aurrez oilotegia izan zen eta orain utzita zegoen Aizarnako eraikin bat ere begiz jota zuen Arruek. Baina proiektua martxan jartzeko bidea uste baino luzeagoa da. «Eraikinaren jabearekin hitz eginda nengoen, eta alokatzeko prest agertu zitzaidan. Orduan, hasteko aukera zela argi ikusi nuen. Oilotegian obra txiki bat egin, eta hasteko moduan izango nintzela uste nuen, baina prozesua uste baino luzeagoa da».
Urtebeteko prestaketa lanak
Arruek bere proiektua aurrera ateratzeko gazte nekazarientzako GazteNEK diru laguntza jasotzeko aukera izan du: «40 urtetik beherako gazteentzako diru laguntza horietan aukeratu zuten nire proiektua. GazteNEK planean sartzeko proiektua bideragarria den edo ez aztertzen dute aurretik, eta nirea onartu egin zuten. Gero, epe batzuk bete egin behar dira. Baina, prozesua urtebete ingurukoa izan da».
Hala ere, GazteNEK planaren barruan egoteak prozesua erraztu diola dio: «Tutore bat ipini zidaten, eta pausoak nondik nora eman behar nituen bideratu ninduen, eta hori lagungarria da».
Aste honetan merkaturatuko ditu berak ekoiztutako arrautzak ErtxińEko izenarekin; «Ertxin mendia bera aurrez aurre dugu-eta», dio markaz Arruek. Gertuko salmentan jardutea du asmoa, «Urola Kosta bailaran eta gertuko dendari edo merkatarien bidezko zuzeneko salmenta dugu helburu. Bertako produktua bertan saltzea dugu asmoa, geuk ekoiztutakoa zuzenean dendetara eramanez».
Ekologikoaren aldeko apustua egin du. Oiloak belardian eta oilotegian libre ibiltzen dira, eta pentsu eta arto ekologikoarekin elikatzen ditu: «Lanbide honetan hasi aurretik, nire kasa oilo eta oilasko batzuk banituen: pentsua hemen erosten nuen eta zelaian libre hazten nituen, baina ez nuen ekologiko eran egiten orduan. Orain, ekologikoa modan dago, eta ingurumenarekin bat datorren ekoizpena da. Gainera, gaur eguneko gaixotasunak ikusita, jende gehiagok kontsumitzen du ekologikoa, eta bailaran ez dago horrelako ekoizpenik».
Hasteko 500 oilo jarri ditu, baina aurrera begira oilo gehiago jartzeko aukera du oilategian: «Denboraren poderioz mila oiloko kopuru batekin