Amabirjinak...( 1987 )
Badirudi urte honetan argazki gutxi atera nuela, edo bestela galdu egin zaizkit, besterik ezean aurkitutakoekin egin dut muntaia hau, pixka bat alaitu eta gustura ikusteko erara alegia.
Hemen ikusten ditugun gazteak 1987.urtean oilasko biltzea antolatu zutenak dira, Zendoia soinu jolea lagun dutela. Oilasko biltzeak beste ikuskizun bat ere badu berekin, bi argazkiek irudikatzen dute berau, ez dut uste gehiago ospatu denik, beraz hauek izango dira dantza honen azken irudiak.
Dantzariak begiak estalita ditu eta plazaren beheko aldera eramaten dute, honek plazaren goiko aldean lotuta dagoen oilaskoa aurkitu eta hortzekin lepoa moztea du helburu. Dantzaria beste oilasko batekin zirikatzen dute orientazioa galtzeko, dantza saio luze baten ondoren zirikatzaileak berak gidatzen du oilaskoa kokatuta dagoen ingurura, txantxa ugari eginez zeharkatzen dute plaza osoa, ikusleak hauekin asko gozatzen dute, nahiz eta lepoa mozterakoan bestaldera begiratu.
Gaur egun honelako ekitaldiak ez dira batere erakargarriak, beste era batera antolatu ezean behintzat, animali biziarekin egoera honetan jolastea debekatua dugu gainera, berriz honela ospatzen badugu. astakirtenak izatea egotziko digute eta gu ez gara holakoak.
Hasierako argazkia eta amaieran ikusten den bideoak ez du zer ikusirik urte honekin,,betegarritzat bakarrik erabiltzen ditut.
Ea gustuko duzuen jai hauekin egin dudan ikustaldia.
Jon Egiguren