Amabirjinak Aizarnan (2003)
Aizarnako jaiak abuztuan izan baziren ere, merezi dute tarte txiki bat iraileko alean.
Jaiei hasiera emateko bezperan egin genuen afariak jarraitzaile ugari ditu oraindik, Anbuk herriko gazteriaren laguntzaz burruntzian erreta prestatu zuen arkumea ez zegoen txantxetakoa, horrela prestatzen jarraitzen badute ez dute jarraitzailerik faltako.
Egunean ospatu ziren herri kirolak ere jendetza ugari ekarri zuen herrira, bi Aizarnen arteko lehiak ikusmira polita sortu zuen. Herritarrak bere taldea animatzen gogor saiatu ziren arren, Aizarnazabalgoak nagusitu ziren.
Lehia horren ondoren Herriko gaztetxo batek eman zigun ikustaldi polit bat harri jasotzen; adin txikia du oraindik , baina kirol horretarako badu prepezioa eta zaletasuna. Indarra berriz, izango du horrela jarraitzen badu. Laster dugu harri-jasotzailea herrian.
Oilasko biltzen gazte ugarik hartu zuen parte bigarren egunean,ikuskizun polita eman ere bai goiz partetik, nahiz eta arratsaldetik eguraldiaren laguntzarik ez zuten izan. Dena dela, sasoiak dena gainditzen ditu eta euriagatik ere, ez zen umorerik falta izan.
Aizarnazabalgo bertso eskolak antolatu zuen antzerkiak ere oso jarrera ona izan zuen. Antzerkian,herri kiroletan eta beste ekitaldietan bezala, Aizarnazabalgo gazteen parte hartzea izan dugu, badirudi bi herrien arteko oso sendo dagoela.
Artzain-txakur lehiaketa ikusteko ere aukera izan dugu aurten, hori ikuskizun berria dugu herriko jaietan. Oso ondo antolatuta, ikuskizun polita eman ziguten, aurrera begira ere kontuan hartzeko ospakizuna dugu beraz, lehiaketa hori.
Musika jotzaile alaien faltarik ere ez dugu izan jaiak alaitzeko, baina beste herrietan bezala , jende gutzi dantzarako prest, eta tokia ugari soberan . Badirudi kalean dantzan egiteko ohiturarik ez dagoela herrian.
Jon Egiguren.
Aizarnan tabernarik irekita ez zegoen garaia.