Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Burdingintzaren eragina Aizarnan

Alzolaras Jauregiak gaur egun duen itxura.

.

Aizarna bailarak XV.mendetik hasi eta XVIIII. mendera arte eduki zuen gorakada ekonomikoan “ALZOLARAS” jauregiak zituen burdinolak zerikusi handia izan zuten, Gipuzkoako burdingintzan garrantzi handia lortzera iritsiz.

. Burdingintzan izan zuten arrakastari begiratzen badiogu, garrantzirik handiena XVIII. mendean hasi eta XIX. mendera bitartean ikusten da. Burdingintza industri maila lortzera iritsi zenean alegia.

Konde de Villafuertes izan zen, aipatutako urteetan, burdinola hauek erabili zituena, bere produkzioa 6oo kintal lortzeraino iritsiaz urterik onenean. Datu batzuk diotenez 1833an 529 kintal lortu zituen: kintal bakoitza 81,0 ( errealean ) saltzen zuelarik, eta 9 (erreal) etekina edo irabazi garbia.

Burdinola honek lortzen zuen altzairua, baionetak egiteko erabili zen gehienbat horretaz arduratzen ziren lantokietan. Estimazio handia lortzera iritsi zen altzairu hau forjatzaileen artean, formula berezia erabiliz oso altzairu xaflakorra lortzen zutelako omen zen preziatua.

Erabili zuten formula edo konposaketak bereizitasun bat omen zuen, bost zatitatik lau, Somorrostroko minerala erabiltzea, eta bat Castro Urdialesekoa, konposaketa honekin hartzen omen zuen burdinak aipatu dugun berezitasuna.

Somorrostro eta Castro Urdialeseko meategietatik mineralak garraiatzeko erabili ziren bideak ez dakit nondik norakoak ziren, baina logikoa dirudi itsasoan zehar Bedua edo Zumaiko portura ekarri, eta hurrengo garraioa gurdia izatea Txiri Bogatik zehar.

Burdinola honek minerala urtzeko erabiltzen zuen erregaia egur ikatza zen. Adibidez 1833an 100 % oinarri hartuta, 75 % bere basoetatik lortutako egur ikatza erabili zuen eta 25% bailaran erositakoa, gurdi bakoitzak 34,0 erreal zuelarik bere salneurria.

Garai horretan txondar ugari beharko zuen bailaran, 600 kintal urtzera iritsi bazen burdinola hau, kontuan hartzen badugu Tona ( 1 ) burdin lortzeko, ( 2 ) Tona egur ikatz behar direla, eta ( 2) Tona ikatz lortzeko, ( 4 ) Tona egur.

Burdinola honek besteak bezala garai oparoak eta krisialdiak ere igaro zituen. Krisialdietan Ebro ibaian ziren mugak ez zituzten oso atsegin altzairugileek. Espainiako merkatuan altzairua sartzeko zerga ordaindu behar zutelako hain zuzen ere. Gerra Karlistaren ondorioz, Ebroko aduanen deuseztatzea burdingintzak ongi hartu zuen, zergak kentzean Gaztelako merkatuan altzairua errazago sartu ahal izateko.

Ondorioz urte ederrak ere bai, baino Europatik laster zen burdin ugari salneurri egokiagoan. Adibidez Landa aldean ziren burdinolak, egur ikatz beroagoa omen zuten minerala urtzeko, eta labe garaiak ere sortuak zirenez,ezin lehian sartu horrela lortutako burdina.

Beste asko bezala , ALZOLARASeko burdinolak ere bide berdina hartu zuen, aldakuntzak egin eta beste produktu mota bat lortzera iritsi, kasu honetan “Hiraulika”.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>