Aizarnar baten gogoetak dokumentalean.
Jesus Egigurenek gogoeta batzuk egiten ditu "Memorias de un conspirador" dokumentalean eta Danbolin aldizkarian Fernando Arzallusek iritzi batzuk ematen ditu honi buruz. Esan behar nik ere iritzi bera dudala .
Euskal Herriko egoera politikoa jarraitzen duenarentzat dokumental interesgarria dela esango nuke, beraz merezi du ikusteak.
Behean azaltzen dut Danbolin aldizkaritik kopiatuta idatzi hau.
Jon Egiguren
============================================================
Martxoko lehen egunetan ikusgai izan genuen, Donostian "Memorias de un conspirador" dokumentala. Jesus Egiguren da protagonista.Gatazka politikoari irtenbideren bat aurkitu nahian, batekin eta bestearekin egindako ibilbide zintzo eta korapilatsuaren hausnarketa, bizipen eta sentipenak ageri dira. Konspiratzaile" gisa ikusten du bere burua Egigurenek, negoziatzaile baino gehiago. Orain politikari utzi eta eta "pertsona normal bat izatera" itzuliko dela iragarri du.
Dokumental dena da interesgarria baina azken minutuek eman didate hemen idazteko aitzakia. Azken irudiak Aginagako ataritik aterata daude, Kamera ez da mugitzen baina haurtzaroko tokiak irudikatzen ditu aizarnarrak: Izarraitz, Santa Engrazia, Aizarna aldea... Eta lekuak eta burutapenak erakusten dizkigu: esate baterako,Egaņa baserria, Pedro Egaņa politikari. Dokumentalean zehar Egigurenek asko azpimarratzen du nola izan zen ezkutatua, Euskal Herrian XIX. mendean oso indartsua izan zen liberalismo-korrentea. Egaņazpi baserria ere aipatzen du liberalaren sorlekua., pandero-jole ezagunaren jaitotxea, Egaņa politikoa baino askoz ezagunagoa, dio.
Oso itxura melankoliatsua hartu nion filmari, tristura nabaritzen zaio Aginagako semeari: "Honetan hasi nitzenean, banekien gaizki bukatu nuela", dio berak. Konspiratzaileen patua omen da inork ez ulertzea, ezta gertukoenek ere. Zer pentsatua eman dit.
Fernando Arzallus
Danbolin aldizkariak argitaratua.