Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Bozketak Aizarnan, Europako legebiltzarra osatzeko

Maiatzak 25. hauteskundeak ospatu ditugu Europako legebiltzarra osatzeko. Garai batean Europari begiratu bakarrik egiten genion eta urrun zegoela pentsatu, orain begira nora iritsi garen, kontinente zahar honetako legebiltzarra osatzeko parte hartzera.

Gaur egun Euskal Herriko biztanleek Europa ez dute hain urrun ikusten, komunikabide aurrerakoiak eta garraio azkar hauek distantziak txikiagotu egin dituzte nonbait.

Frankismoaren garaian beti Europara begira egoten ginen eta herrialde horietan zegoen libertadearen enbidian bizi ginen. Legezko komunikabideak ezer ez zuten erakusten Europako hauteskundeen gain eta erbesteko irratietara jo behar izaten genuen zerbait jakin nahi bagenuen.

Europan parte hartzera iritsi gara, baina oraindik ez dugu pisu handirik bertan. Legebiltzarra osatzera ere iritsi gara, baina Europa soziala deitzen diogun gizartea nahiko urrun ikusten da oraindik eta ekonomiaren menpeko Europa da nagusi.

Dena den Frankismoa ezagutu dugunok ezin dugu esan ez dugula aurrera pausorik egin askatasunean eta demokrazian. Denak espero genuen zerbait gehiago demokraziaren barruan, baina elkarbizitzarako printzipioa bakarrik denez, herriak eta gizarteak ezin dira egun batetik bestera aldatu.

Ez dakit Europako egoera berri honek etorkizunean zer ekarriko duen Euskal Herrira, baina baikor izan nahi nuke behintzat eta esperantzarik galdu gabe jarraitu, Europako gizarte sozial justuago bat eraikitzen.

Hauteskunde hauetan ere nahiko parte hartze baxua ikusi dugu eta honek berak esaten du oraindik Europarekin ez duela gehiegi sinesten gure gizarteak eta behar bada politikoekiko dagoen mesfidantzak ere.lagunduko zuen emaitza honetan.

Ikusi behean, Zestoa eta Aizarnan bozketa hauek utzi dituzten emaitzak.

=======================================================

AIZARNAKO MAHAIAN JASO DIREN BOTOAK.

EH-Bildu------106---- % 37,82

EAJ-PNV-------34---- % 8,9

IU-EKI---------4----- % 1,04

PSE-PSOE------3---- % 0,78 /%.

PP--------------0---- % 0

PODEMOS-----0---- % 0

OTROS--------10.

PARTE HARTZEA--- % 41,73

ABSTENZIOA---- % 58,27

==================================

ZESTOA OSOAN JASO DIREN BOTOAK

EH Bildu--------747----- % 56.33

EAJ-PNV---------427----- % 32.20

IU-EKI----------30------ % 2.26

PSOE------------27------ % 2.03

PODEMOS-------19------ % 1.43

PP----------------12------ % 0.90

OTROS-----------44.

ABSTENZIOA--------------% 52,24

PARTE HARTZEA----------% 47,76

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>