Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnako iragana ezagutzen. ( 1 )

Aizarnako historia ezagutzeko baliagarri den idatzi hau, Iñaki Azkunek idatzitakoa dugu. Urte asko daramatza Zestoako eta Aizarnako historiak dituen dokumentuak jaso, aztertu eta irakurtzeko aukera ematen. Lan bikaina egiten ari dela aitortu beharra dago.

Aizarnari dagokionez, gaur egun ezagutzen dugun elizaren nondik norakoak ere jasota dituenez ezin ditut utzi jaso gabe eta zuzenak direla esango nuke gainera dokumentuetan oinarrituta daudelako.

Eliza nagusia, barruan dituen erretaulak, berauen kostak, zeinek urreztatu zituen eta abar, dira data hauek jasotzen dituztenak.

Aizarnan jaio edo bertan bizi denak hemen du aukera auzo txiki polit honen iragana ezagutzeko. Ea gustuko duzuen.

Jon Egiguren

======================================================

(APEZTEGIA ARKITEKTOA AIZARNAN).... IÑAKI AZKUNE

Zestoa 1383,ean hiribildua sortu zenean Santa Maria de Xarnako ( Aizarnako) jendearen eskariz , Gaztelako Joan lehenak Sancta Cruz de Zestona izena ipini zion herri berriari eta horrengatik egiten dira urtero festak santakutzetan. Ezaguna da beraz Zestoa baino lehenagokoa dela Aizarna, eta oraingo honetan bertako elizazzenbait albiste eman nahi genituzke.

Tradizioak dionez, garai batean Aizarnan tenplarioak egonak ziren, eta bertan monastegiren bat izango zutela pentsatzekoa da, nahiz eta horretaz idatzitako berriak gureganaino heldu ez.

Tenplarioak ordea,1312.urtean desegin ziren eta harez gero badaude Aizarnako elizaren berri zehatzagoak.1389.urtean 1389.urtean adibidez, elizako hamarrenekak Iraetako Joan Beltran·ek jasotzen zituen. XV mendearen bukaeran gainera (1.500.urtean), zurezko eliza erre egin zen.

-1529.urtean harrizko eliza berria egiteko kontratua Joan Amilibia. hargin aizarnarrekin egin zuten. Amilibiak urrezko 460 dukat kobratuko zituen hasierako lanengatik eta lau urteko epea zeukan bere obrak amaitzeko.

Elizaren planoak, Pedro Altzegarenak ziren. Amilibiaren obrak, 1.555 urtean amaitu ziren, eta jarraipena Martin Aramendia errezildarrak eman zion.

Kanpandorrea egiten berriz, Grazian Egaña hasi zen .1.581.urtean Domingo Kardaberaz donostiarren planoen arabera.

Hurrengo mendearen bukaera aldera, eliza barruko erretablo nagusia eta alboko bi aldare egiteko asmoa zuten. Aldare nagusiko erretabloa egiteko baimena, Iruñeko apepikuak ( Pedro Roche izenekoak ) emana zuen 1.681.urtean eta bi urte geroago, 1.683,ekomaiatzaren 18an, Iruñeko elibarrutiko Jeronimo Andres Ezkaroz ikuskariak Zestoan zegoela alboko bi aldareak egiteko baimena ee eman zien. Obrak, Aizarnako elizak zituen errenten kontura egingo ziren.

Erretablo eta aldare berriak nola egin aztertzen hasi zirenean ordea zera erabaki zuten:aldare nagusiko erretablo zaharra alboko aldare batean ipintzea eta aldare nagusirako erabat berria egitea. Horrela eliza dotoreago geldiko zen eta gastuak ez ziren gehiago igoko.

Erretabolo berria egiteko, Jon Apeztegia arkitekto azpeitiar, tratua egin zuten aizarnarrek, Inazio Egaña erretorea buru zela,1.685.urteko Abenduaren 9an. Obrak 1.686. urteko maiatzean hasiko ziren eta hiru urteko epean amaitu behar zituen Apeztegia azpeitiarrak,(Bide batez esan dezagun Joan Apeztegia onexek egina dela Martin Olaizola azpeitiarrekin batera Zestoako elizako erretablo barrokoa ere).

Apeztegiak kontratua egindako unean 92 erreal kobratu zituen eta 1.687.urteko abuztuaren 15erako erretabloaren lehen zatia amaituta edukitzera behartu zen.

Joan Apeztegiak bere epeak txintxo bete zituen, eta lanak amaiturik zeuden 1.689.urteko Ekainaren 17rako. Orduan lanak aztertzeko eta baloratzeko, alderdi bakoitzak arkitekto bat izendatu zuen: parrokiak Pèdro Latijera andoaindarra eta Apeztegiak Joan Bautista Sagues bidaniarra.

Bi aztertzaileek lana oso ongi egina zegoela zioten; planotan adfierazita baino hobeto. Hala ere, lantxo bat edo beste gehiago eragin zioten Apeztegiari. Jasokundeko Amabirjinari azpian balada bat ipiniko zion irudia zertxobait altxatzeko, esate baterako.

Latijera eta Sagues jaunak erretablo barrokoaren prezioa ere zehaztu zuten. Haien iritziz kostua 5.790 dukat eta bost errealekoa zen eta hortik aparte erretabloa paretari lotzeko burdina eta iltzeena kontatu beharra zegoen.

Zestoako herriak ere lagundu zuen Aizarnako erretabloaren gastuen zati bat ordaintzen.1.690,eko otsailaren 11, izan ere ,150m erreal eman zituen horretarako.

Urte batzuk geroago, 1.702.urtean aizarnarrek Joan Antonio Lizasoain bergararrarekin tratua egin zuen erretablo berria urrezta zezan .1.703.urteko urtarrilean hasia zen bergararra urrebitsez pintatzen.

Pintaketa-lanak ordea,1.716. urteko ekainaren 2ra arte luzatu ziren. Orduan Juan de Otsoa maisu urrestatzaile ondarrutarrak 38.000 errealetan baloratu zituen Lizasoain bergararraren lanak eta bi alderdiek onartu zuten Otsoaren iritzia.

Geroztik Aizarnako elizak hor du erretablo urreztatua bere irudi,zutabe salomoniko eta guzti, artelanak estimatzen dituen edozeini ikusi hutsarekin gozatzeko aukera eskainiz.

Joan artikuluen zerrenda osora>