Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnako ondarea gorde nahian

Aizarnako historiari erreferentzia egiten dion lekua da Kontzejua; udaletxea ez bada ere, auzotarrak eta ordezkari politikoak biltzeko gunea izan da mendez mende; elkartea jartzeko asmoa dute eraikinean.

Aizarnar askok, Zestoaren menpeko auzotarrak izan arren, barnean sentitzen dute herri izakera. Ertxina mendiaren magalean dagoen auzo txikiari dagokio Zestoaren hiribilduaren sorrera, hark erabaki baitzuen herria egun Zestoako herrigunea dagoen eremuan sortzea. Historiak jasota duenez, Aizarnak eta Zestoak izan dute tira-birarik, auzoak herri gisa funtzionatu edota udaletxe propioa nahi izan duelako, besteak beste. Hala ere, aizarnarrek mendez mende izan dute txoko berezi bat herri izaera mententzen lagundu diena. Kontzejua bezala dute ezagun aizarnarrek. Plazaren erdian kokatuta, askotan elkartu,batzarrak egin eta erabakiak hartzeko gunea izan da bizilagunentzat, historiako hainbat pasartek hala erakusten dutenez.

Ion Egiguren aizarnarrak adierazi duenez, eskola zaharra izan zeneko eta Kontzejuko eraikinean obrak egitea aurreikusten dute, elkarte edo txoko bat egiteko asmoa baidute auzoan. Zenbaitek kezkaz hartu du berria, Aizarnako ondare sinboliko nagusitarikoaren etorkizuna kolokan dagoela ikusten baitu. Kontzejua eta haren ondarearen zati bat behintzat manten dezatela nahi du, auzoaren historia bizirik izaten jarrai dezan. Horietako bat da Egiguren: .

Egun Kontzejua "utzita" dago eta urteak dira han ez dutela batzarrik egiten. Dena den, duela ez askora harte bizirik mantendu dute aretotxoa. Egigurenek gogoan du gaztea zenean, gastu bereziren bat sortzean auzotarrak han elkartzen zirela, auzoko kontuak adostera Zestoako ordezkari politikoekin. Auzotarren nahiz ordezkari politikoen gunea izan da gizaldiz gizaldi. XVIII.mende amaieran, esaterako, Gurutze Donea ermita berritu behar zutenean , han elkartu ziren Zestoa udaletxeko eta Aizarnako ordezkariak, eta beste behin areto txikia izan zen auzoko historiaren pasarte haren lekuko.

Udaletxea ez bada ere, neurri batean hala funtzionatu izan du. Hura izan da aizarnarren eta hango ordezkarien topagunea, baita festa gunea ere. < Eraikinaren kanpoan dago ikurrina jartzeko masta, eta handik botatzen dira jaietako suziriak. Hura izan da gure udaletxea>.

Aizarnarren izaera gorde du lekuak,txokoak, Egigurenek azaldu duenez. Hori hala. egitekoak diren lanetan Kontzejua eskatu du .< Kontzejua ez da ondare material oso baliotsua, baina bai sinbolikoa, orain arteko historia gogoratzen baitigu>.

UDALETXEA BI URTEZ.

. Bai ordea, 1497.urtean. Urte horretan udaletxea ireikitzen hasi ziren Aizarnan, eta agirietan irakur daitekenez, Zestoak ez zuen begi onez ikusi ordura arte auzoa izan zenak erakunde propioa izatea. Eta Gaztelako Erregearen auzitegira jo zuen..

Dena den, Aizarnak izan du bere udaletxe propioa historian zehar. Leen Gerra karlista (1833-1840) baino leen, 1821.urtetik 1823.urtera bitartean.< Areto horretan idatzi zen Aizarnako historiaren zati bat, eta hantxe daude, ordukoak izan daitezkeen aulki eta armairuak>. Aizarnako historiaren zatia izanik, ondare sinboliko garrantzitsua mantentzen du oraindik orain kontzejuak.

UROLA KOSTAKO HITZAK ARGITARATUA 18/06/2013

Ane Olaizola. Zestoa

Joan artikuluen zerrenda osora>