Aizarnako mus txapelketa 2026.

Aspaldiko ohitura da Aizarnan, Zestoan, otsailean egiten zen Morroi Feria egunaren bueltan mus txapelketa azkarra antolatzea. Aurten ere egin da txapelketa elkartean, nahiz eta feria bera aspaldi amaitu zen.
Morroiak eta feriak ez dute gaur egun lehen zuten lekurik, baserritarren hartu-emanak ere beste modu batera egiten baitira. Hala ere, mus txapelketak bizirik dirau, eta jarrai dezala urte askotan.
Garai batean txapelketa honek interes handiagoa zuela esango nuke; agian nire gazte garaian musarekiko irrika handiagoa zelako. Gaur egun, gazteek bestelako aisialdi aukera ugari baidituzte entretenitzeko. Dena den, ezin da ukatu txapelketa honek herrian xarma berezia duela; hemen txapela janzten duen bikoteak herriko muslaririk onenen begirunea eskuratzen baitu.
Urtero bezala, aurtengo txapelketan ere gazte multzo polita bildu zen Aitz-Barna Elkartean, eta gazteek berekin dakarten alaitasuna nagusi izan zen partidak amaitu arte. Ekitaldi honi urtero egiten diot aipamen txiki bat, irabazleen argazkiak jaso eta etorkizunean atzera begiratzeko eta Aizarnako txapeldunen zerrenda osatzeko baliagarri izan dadin.
Aurtengo txapeldunak Josu Zelaia eta Xabier Eizagirre izan dira. Zorionak bikoteari! Ondoren sailkatu direnen argazkiak ere jasotzen ditut; aurten ez dute txapela janzterik izan, baina musean trebeak direla argi erakutsi dute.
Gozatu txapel eta sariekin, merezimendu osoz irabazi baidituzue.
Jon Egiguren


