Azarnako mus txapelketa 2025
Aizarnan eta Aitzbarna Elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarrak betidanik izan du arrakasta herrian, eta belaunaldiak aldatzen joan arren ekintza gustukoa izaten jarraitzen du.
Garai batean elkarte zaharrean ospatzen zen eta orduko argazkiei begiratzean konturatu naiz zenbat aldatu den berau.
Mus txapelketa honek, Zestoan ospatzen zen otsaileko morroi feria egunean zuen bere jatorria. Egia esan morroi asko ez nuen ikusten, baina baserritar ugari bai feriatik etxerakoan. Egun baserritarrak ikustea zaila egiten da, gutxi baitira herrian eta feria desagertua denez bertara joaten direnak gutxiago.
Urte asko daramatza txapelketa honek eta ez dago gauza berri asko aipatzeko, garaiak aldatzen doazen bezala jende gaztea gehiego ikusten dela esatea besterik eta hau onura dela herrirako ezin ukatu.
Aurtengo txapelketan 16 bikote izan dira leian eta berauen artean, Aitor Irureta eta Olaia Zuriarrain izan dira txapeldunak, bigarren sailkatuak Jose Mari Egiguren eta Roman Urrestilla. Zorionak.
Argazki kamera erabiltzen hasi nintzenetik urte oro jaso ditut irabazleen argazkiak eta aurten ez dut gutxiago izan nahi. Beraz jasota gelditzen dira aurrerantz kontsultatu nahi duenarentzat.
Jon Egiguren