Aizarnako merkataria Sevillan
Amerika deitzen diogun lur berriak aurkitu eta berehala sortu zen hartu eman ugari lur hauekin. Itsasontzi askoren sartu irtena zegoen Sevillako portuan eta merkatari asko izan ziren Guadalkivir ibaiak bustitzen duen hiri honetara bizitzera joan zirenak.
Itsasontzi ugari hurbildu zen bertara Indiarren lurretara bidaiatzeko asmotan, sabelak bete bete egin ondoren zeharkatzen zuten atlantikoa eta denak portu hau zuten helmuga. Hemen bai zegoen hartu eman hauek legeztatzen zituen etxe nagusia.
Egoera honi esker inguruan azoka handi bat ireki zen eta laster ziren bertan lurralde guztietako tratanteak negozioak egiteko asmotan.
Espediziotako zamak garraiatzeko eskulan ugari behar zen bertan eta itsasontzien tripulazioak osatzeko ere berdin. Hau ikusita bertara inguratu zen jendetza ere handia izan zen eta urte gutxian handitu zen hiri honetako biztanleria.
Badirudi Aizarnara ere goiz iritsi zela albistea eta bada bertarako bidea hartu zuenik ere: horietako bat Joan de Aizarna izan omen zen, behean dagoen dokumentuan irakurtzen denez merkataritza lanetan ari zen 1518. urtean, eta susmo egiten dut berarekin jende gehiago ere izango zela bidaia honetan.
Aracenatik sagarrak eta intxaurrak ekarri zituela esaten du dokumentuak, baina batek daki nondik eraman zituen, Altzolarasko burdinarekin batera behar bada. Urola bailarako burdin asko kargatzen zen Ameriketarako, eta elikagaiak zergatik ez?
Aizarna bailaratik edo Huelvatik, Joan de Aizarna merkataritzan ikusten dugu Sevillako portuan, eta hau merkataritzan hari bazen, itsasontzietako tripulazioan ere izango ziren bat edo beste lanean. Ea beste dokumenturen batean irakurtzeko aukera izaten dugun.
Juan de Aizarna 1518. urtean ezagutu dugu Andaluziako lurretan lanean, hau Aizarnak duen historiaren zati bat dugu. Irakurri nahi duenak hemen du aukera.Jatorrizko dokumentuaren argazkia eta transkribatutako kopia bat gehitzen ditut jarraian.
Sevillako portua Erdi Aroan
Jon Egiguren
__________________________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________________________
Sobrecédula a los oficiales de la Casa de la Contratación para que vean la cédula del Rey Católico de Valladolid a 10 de Septiembre de 1514 dada por los derechos que exigieron los almojarifes de Sevilla a Nicolás Sánchez de ciertas cosas que trajo del Puerto de Santa María para cargar a Indias; y las sobre cédulas de Madrid a 24 de Octubre de 1516 dada por los derechos que de nuevo exigieron a Juan de Aizarna de ciertos peros y nueces traidos de Aracena para lo mismo, de Valladolid a 22 de Marzo de 1518 y la de Zaragoza a 21 de Marzo del mismo año, incorporadas, y conforme a ellas no consientan que los dichos almojarifes lleven derecho alguno de las cosas que se traigan del arzobispado de Sevilla y obispado de Cádiz para llevar a las Indias, y proceden con todo rigor de derecho contra las personas que fueran contra las dichas cédulas, so pena de diez mil maravedíes para la Cámara.