Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnako iragana ezagutzen ( 2 )

Errepublika garaiko gora beherak irakurri eta aztertzea beti izan da atsegina niretzako eta Aizarnakoak badira are eta atseginagoak egiten zaizkit.Horrez gain, garai horretan zegoen pentsaera eta jarrerak ezagutzen asko laguntzen didala esan beharra daukat.

Dia egunkariak Aizarnatik bidalitako idatzi eta kronika argitaratzen zituen eta berauek ondo erakusten digute garai haietan auzoan antolatzen ziren ekintza eta ohituren berri.

Behean irakur litekeen kronika honek, jaiotzak, heriotzak eta ospakizunak aipatzen ditu. Hauez gain Jauna agerian dela bederatziurrena egingo dela ere esaten du eta honek sortu dit harridura pixka bat.

Badirudi orain daukagun eztabaida bera zegoela orduan ere eta eraikuntza publikoetatik sinbolo erlijiosoak kentzen hasi zirela, hau dela eta Bilboko Udaletxetik kendu egin zuten Jesusen Bihotzaren irudia. Ekintza denen gustukoa ez izan nonbait eta ondorio hauek ikusten dira.

Gertaera honen ordainetan bederatziurrena egin zen Aizarnan Jesusen Bihotzari eskainita eta idatzi honek dioenez euskaldunen areriotzat hartzen ditu gainera ekintza hauen jarraitzaileak. Hau gutxitxo izan nonbait eta elizkizunean jaunari eskatzeko esaten du euskaldunen artetik aldendu ditzan.

Nik ulertzen dudanez helburu nabarmena da, Euskal Herriko politika guztia erlijioarekin uztartzea eta honen itzalean ez zegoena euskaldunen artetik aldentzea.

Irakurri eta bakoitzak atera dezala konklusioa.

Jon Egiguren

======================================================================

Aizarna 1933/03/02.

JAI ABERKOIA.- Iragarrrita zegoen bezela. Igandean zortzi Eusko Etxea´ren azkundea zala ta egin ziran jaien berri, ederki azaldu zituan orri onetan. "Basarri" olerkari yayo eta idazle jatorrak. Lerro auen bidez, abertzale guztion izenean eskerrak biotz-biotzez ematen dizkizuet jai ori egiteko lagundu dezuten guztioi.

IZPAR BELTZA.-Azken-Igurtzia artu ondoren ludi oni betiko agur egin diyo, "Trukuman" basetxeko Egiguren¨dar Maria alarguna enciko andre onak, anigabe bazter gatean utziaz bere seme-alaba eta alde on danai. Goyan Bego.

Astelenian bederetzitan, egin ziraden txadon nagusian bere iletak, cate aundiya izanik kampoko eta errikuak. Aspaldiyan ez da ezagutu emen orrenbeste oste edo jende, onetan ikusi zan zenbat nai zayon sendi oni. Bere seme alaba, batez ere Erasti´tar Franzisko sendagile ospetsu eta abertzale zintzoari ta alde naigabetu danai, nere agurrik minduena egiten diet. Irakurle, otoi egizu ildakoaren alde.

EMAKUME ABERTZALEAK.- Urte onetarako batzorde berriako izen datuak auek dira lenduakin batera: Lendakari Azkue´tar Miren Neka-ne: Ordez Yergi´tar Pio. Idazkari eta diruzai:Bergara´tar Eudubije. Batzarkideak; Agirre´tar Miren eta Lili´tar Alexander.

Zorionak guztioi, ta ekin beraz, Jaungoikoaren eta Lege Zarraren aldez Euskadi´ren zoriona ortxe dago ta.

EUSKEL IZENA.- "Aiztin" basetxean semetxo bat izan dute. Euskaldunai dagokigun egin bearra ondo bete dute jaioberriari Julen euskel izen polita ezarririk. Zorionak.

BEDERATZIURRENA.- Bilbo´ko udalak Josu biotzaren irudia kentzeko agindu duelako bere azañen ordañez emen ere egiten ari gera bederatziurrena. Gotzai jaunak agintzen duanez Jauna agerian dala, Agurtza donea eta Josu Biotzaren arrentzat esanaz.

Etorri zintzo ilunabarretan Josu Biotzaren maitale guztiok, eskatu berari, aldendu ditzala betiko Euskaldunen artetik, Elizaren arerio diran erbestetar oyek.

JAUNARTZEA.- Datorren igandean izango dute Maria´ren alabak beren ileroko elizkizuna.

IÑAKI

Joan artikuluen zerrenda osora>