Aizarnako erlezaina
Joxe Mari Eizagirre Aizarnako erlezainari Hitza egunkariak egin dion elkarrizketa irakurri dut eta ondoren haurtzaroko bizipenak ekarri dizkit burura.. Erleekin izan nituen harremanak alegia.
Baserri gehienak zituzten garai haietan erlauntzak, eta gurean ere ezagutu nituen bi edo hiru erlauntza gutxienez. Eztia ateratzeko orduetan etxetik ez irteteko esaten ziguten gurasoek, erleak aztoratuta egoten zirela eta. Aztoratuta edo ez zeinek eutsi guri etxean festa ura ikusi gabe!.
Honek ere badirudi erleak ezagutu zituela baserrian eta usten dut aitaren jakinduriak zerbait lagunduko ziola ofizio honetan, nahiz eta erleen mundua askoz gehiago ezagutu gaurko erlezainek.
Baserriko bizimoduak beti izan du harreman estua erleekin, eta agerian dago eztiak bertako bizilagunak elikatzeko garaian izan duen garrantzia. Aspaldiko usadioa omen da etxeko gizona hiltzen zenean, erleei ere honen berri ematea, eztia gehiago eginaz honen gabezia osatu zezaten..
Dena den gaur egun baserri ingurutik irten eta beste eremu batean dabil gaurko erlezaina eta mundu zabal honen berri ondo dakienez ekoizle honek, jarrai dezala aurrera ere, erleen mundu bitxi honi ekarpenak egiten.
Erleen mundu bitxi hau zerbait gehiago ezagutzen laguntzen duelakoan nago idatzi honek, beraz irakurri, Aizarnan eztia ekoizten ari den mutil honek esaten duena.
Jon Egiguren
=======================================================
Ane Olaizola.......Hitza egunkariak argitaratua
Joxe Mari Eizagirre duela zortzi urte hasi zen erleak zaintzen eta eztia egiten, mundu hark eragiten zion kuriositateak bultzata; Zegaman sari bar jaso berri du.
< SANTA ENGRAZI LEKU ABERATSA DA; HORREGATIK DA BEREZIA NIRE EZTIA>
Aizarnako Irure baserriko Joxe Mari Eizagirrek (Zestoa,1958) handik pare bat kilometrora ditu erleak. Haiekin egindako ezti iluna saritu zuten asteburuan Zegamako txapelketan.
Lehenengo aldiz hartu duzu parte Zegamako txapelketan, eta lehenengoan irabazi duzu. Gustura al zaude?
Bai.Irabazteak egiten halako ziztada bat. Zegamako lehiaketan parte hartzen duten eztiak aurretik Gipuzkoako eskualdetan lehiatu direnak izaten dira.ZazpI eskualdetan egiten dira txapelketak, eta Urola Kostan Zestoan egiten da,Zoro Ferian. Bertan aurkeztu nuen eztia, eta irabazi egin nuen. Lehenengo hirurak sailkatu ginen Zegamarako. Hiru ezti mota lehiatzen dira han:ezti iluna, argia eta mila-lore eztia.Nik ilunagatik jaso dut satia. Txapelketa askotan hartzen al duzu parte?
Zestiako txapelketan ia urtero hartu izan dut parte, eta irabazi dudan lehen aldia izan da. Beraz, Zegamakoan ere behin hartu partre, Usurbilean , Erle Egunean egiten dute txapelketa, eta noiz edo noiz leihatu naiz bertan.
Noiz hasi zinen eztia ekoizten?
Duela zortzi urte inguru hasi nintzen erleekin lanean. Orduan lantegi baten egiten nuen lan eta afizio bezala sartu nintzen erleen munduan. Orain erle gehiago ditut, eta denbora gehiago eskaintzen diot mundu honi. Betidanik erakarri nau honek, Duela urte asko aitak ere izan zituen erleak. Beti gustatu izan zaidan afizioa da. .Mundu zabala da erleena,eta kuriositatea izan dut ezagutzeko.
Non dituzu erleak?
Irure baserritik pare bat kilometronra ditut, Santa Engraziko haitza diogun eremuan. Nahiko leku berezia da, eta uste dut nire eztia ere horregatik dela berezia. Beharbada saria ere horregatik irabazi dut. Urtean zehar bi saiotan ateratzen dut eztia; udaberrian mila-lore eztia egiten dut, eta udazkenean ezti iluna. Urtero ez du irteten honek, eta kantitatea ere ez da bera izaten urtez urte. Flora aldetik oso aberatsa da lekua, landare mota asko dagoelako, eta horrek eragin zuzena du eztia berezia izan dadin.
Zer ezaugarri du ezti ilunak?
Ohikoarekin alderatuta iluna da. SEz da landare jakin batekin identifikatzeko moduko eztia, eta zaporea oso goxoa du. Ezti berezia da, oro har. Analisia egin behar da gerto,zehatz.mehatz zer osagai dituen jakiteko; pentsatzen dut txilarraren zenbateko altua izango duela ezti honek.
Ezti mota hau al duzu gustukoen?
Askotariko ezti mota ekoiztea dur gustuko.Udaberrian ezti mota bat ateratzen dut, eta aukera dut urte guztiko eztia elkartuz nahastutako eztia mota bat ateratzeko. Baina faktore askok eragiten dute horretan; eguraldiak, landareek. Mundu hori gustatzen zaidalako aritzen naiz honetan.
Asko eragiten al du eguraldiak?
Bai.Udazkeneko eztia ateratzeko, esaterako, landaretzak egon behar du, baina eguraldiak ere lagundu behar du. Oro har euririk eta haizeterik ez egitea komeni dea. U dazkenean hego haizea egin ohi du, baina erleei ez zaie gustatzen haizearekin eztilore bila joatea. Tenperatura aldetik, epel egitea komeni da. Geroz eta eguraldi argiago izan, hobe.
Merkaturatzen al duzu eztia?
Aizarnako eztia eskuz esku saltzen dut, hemen inguruan. Normalean, urtetan bezero diremei saltyzan diet,zuzenean. Horrez gain azoketan ere egoten naiz. Izan ere, duela bi urte Nafarroako hainbat herritan ere jarri nituen erlauntzak. Eta haien eztia saltzen dut azoketan.
Iazkoa nolako ekoizpena izan zen?
Niretzako, ona. Horrek, ordea, ez du esan nahi orokorrean hala izan denik.Nire kasuan, ordea, onenetakoa izan zen, bai kantitatez, baita kalitatez ere.
Azkenaldian asko entzuten da Asiako liztorrak eragiten dituen kalteen nondik norakoak. Zuk ere jasan al duzu halakorik?
Zerbait bai. Iaz produkzio handia eta ezti ona izan banuen ere,hiru mila erle galdu nituen. Uste dut listorraren eraginez iza zela.Aurten, momentuz, ez dut eraginik izan, baina orain hasten dira uñgaltzen, eta ikusi beharko da.
Neurririk hartzea pentsatu al duzu?
Badakit jendea produkturen bat noiz aterako zain dagoela. Neurri bakarra da tranpak jartzea. Horiek jartzen ditugunean, jakiten dugu lilstorrik ba al dabilen edo ez. Baina horrek badu bere alde negatiboa; askotan, listorraz gain, beste zomorroak ere erortzen dira, eta hori ere ez da egokia.
Hitza egunkarian argitaratua.