Aizarnako elizan ditugun ondareak
-2025.urteko azaroan, Gure Ondarea, Gure historia gaia landu zen Aizarnako elizan egindako bilera batean. Bertan, eraikuntza eta ondare baliotsuak nola zaindu aztertu zen. Antolakuntza Gordailuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku egon zen, eta bi erakundeek azaldu zutenez, Aizarna proba pilotu bat egiteko aukeratu zuten.
Bilera honetan, elizaren historia eta ondarearen balioa azpimarratu ziren, eta gaia jorratzeko jende ugari hurbildu zen bertara.
Saioan, gaur egun elizak dituen akats eta gabeziak aztertu ziren, bai eraikuntzari dagokionez, bai barruko altzariei begiratuta. Ondoren, foru aldundiko arduradunek eliza honek dituen ondare-elementuen berri jaso eta herrira bidali dute.
Txosten honetan argi azaltzen dira Aizarnako elizaren historiaren zati bat eta barruan gordetzen diren ondare baliotsuak. Eskertzekoa da egindako lana; horregatik, jarraian jasotzen ditut, Aizarnako elizan ditugun altxor berezi hauen berri izan dezagun.
Jon Egiguren