Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnako dantzariak.

Aizarnako Amabirjina jaietan ospatzen den oilasko biltzea laburbilduta argitaratu du, www.dantza.eus webguneak.

Garikoitz Lopetegi ezpata-dantzariak, Pedro Bergara dantzari ohiak eta Josune Irure egungo dantzariak denboran zehar Aizarnako oilasko biltzeak izan dituen aldaketak eta honen ezaugarri nagusiak kontatzen dituzte bideo batean.

Dantzari dagozkion datu ugari daude jasota webgune honetan, urtean zehar dantza taldeek egiten dituzten jirak eta egitarauak jasotzen ditu, ondo dokumentatuta gainera. Ni jarraitzaile sutsua naizela esan beharra daukat.

Aizarnako jaietan ospatzen den oilasko biltzea ezagutzen laguntzeko oso baliagarria da niretzako honelako orri batean ikusgai izatea, beraz ikusi nahi duenak egin klik behean azaltzen den helbidean eta zuzenean sartuko zara bideoak ikustera.

Gozatu Aizarnako ohitura zahar honekin.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>