Aizarnako Pazko jaia 2019
Aspaldiko ohitura baten jarraipena da, egun Aizarnan ospatzen dugun pazko jaia. Garai batean bigarren egunean ospatzen zen eta dirudienez ondo ezagutzen zen bailaran erromeri hau, zale ugari hurbiltzen baitzen bertara.
Zestoar multzo handi bat, eta Akoa osoa gehitu behar, gehiengoa hauek osatzen zuten. Baina inguruko auzoek ere ez zeukaten baztertzeko erromeri hau, Aizarnan neska polit ugari bizi baitzen.
Erromerian mutil batek baino gehiagok egiten zuen akordioa neskaren batekin etxerako bidea elkarrekin egiteko eta bat baino gehiago omen dira baserrira lagundu ondoren Aizarnako bidean galdutakoak.
Egunsentiaren zain egon eta gero zuzenean lanera. Neska laguntze gogorra baina gustura egindakoak ez omen du damurik. Behin baino gehiagotan gertatukoa izango da seguruenik, nik askotan entzundakoa da behintzat Aizarnan.
Dena den gaur ez dago horrelako zailtasunik neskekin hartu-emanak izateko, denak batera ibiltzen baitira. Garai batetik asko aldatu dira gauzak eta onerako gainera, lehengoa gehiegikeria handi bat baitzen.
Aspaldiko kontu hauek alde batera utzi eta gaur egun nola ospatzen dugun ikusiko dugu. Horretarako egunean bertan jaso nituen irudiekin bideo bat osatu dut , nire ustez nahikoa islatzen du egun honetako giroa Aizarnan. Ez dira luzeak, bestela jendeak ez baitu pazientziarik hartzen ikusteko, presaka bizi garelako izango da seguruenik.
Ikusteko egin klik beheko helbide hauetan
Jon Egiguren