Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnako Kontzejuari begira.

Lehen ere aipatu ditut hemen, Aizarnak 1497.urtean udaletxea eraikitzeko egin zituen ahaleginak. Orain, gaia berrituaz Iñaki Azkunak "Zestoa gizaldietan zehar" izenburu duen idazlanetik jaso ditudanak azalduko ditut, gure historia hobeto ezagutzeko baliagarri izango delakoan.

Idazlan honetan jasotzen denez, Aizarnak Kontzeju-etxea eraikitzeko lanak hasita zituen eta Errege Katolikoen Kontseiluan salaketa jarri zuen. Zestoak, eraikuntza galarazteko asmoarekin. Ondoren eta bi aldeak,epaitegi honetan azaldu zituzten argudioak ere garbi azaltzen dira lan honetan.

Korrejidoreak eman zuen epaiak, Aizarnari Kontzeju-etxea amaitzeko baimena eman eta udaletxeak dituen ahalmen batzuk ere jasotzen zituen, nahiz eta udaletxe propioa izateko baimenik ez zuen ematen.

Kontzeju honen erabilera ezagutzeko ez dago atzera asko joan beharrik, neuk ere ezagutu nuelako, nahiz eta azken urteetan nahiko abandonatuta ikusi. Urte asko dituen eraikuntza honi, Aizarnak etekin handia atera diola ezin ukatu, bertan kokatzen ziren Kontzejua, neska mutilen eskolak, maisuen etxe bizitzak eta Ahlondiga.

Berrikuntzen ondoren ere Aizarnari etekin handiak ematen jarraituko duelakoan nago eraikuntza honek, gela ugari baiditu barruan kulturgintzarako, elkarte berria herriko hartu-emanak sustatzeko eta kontzejua plazara begira, balkoian masta handi bat kokatzeko toki paregabearekin. Hauez gain ez dugu ahaztu behar kontzeju honek izan duen garrantzia auzoan eta Aizarnako historiaren zati bat denez, zer egokiagoa hau gogoratzen duen erara apaintzea baino.

Irakurri Aizarnako historiaren zati hau, ez zara damutuko eta.

Jon Egiguren

======================================================================

Iñaki Azkunen "Zestoa gizaldietan zehar liburutik"

AIZARNAN KONTZEJU. ETXEA EGIN NAHIAN.

Errege Katolikoek, 1497-XI-.05ean Valladolitik,gutun betearazlea bidaliti zieten Gipuzkoako eta Zestoako agintariei eta haien erreinuetako gainerakoei. Zestoako Kontzejuak eta Aizarnako biztanleek auzia eduki zuten elkarren aurka. Lehenbizi auzia Zestoako Joan Perez Idiakazekoa alkatearen eskuetan egon zen, eta gero Gipuzkoako korrejidore Alvaro Porras lizenziatuaren eskuetan.

Zestoako Kontzejuaren eta errebalekoen izenean, Joan Martinez Ibañetakoa eskribauak Joan Agirre "Txangilu" eta Domingo Urbieta zurginei-maisuei galderak egin zizkien, Aizarnan elizaren ondoan eraikitzen hasi ziren etxeaz. Inork ez zion erantzun; ez eta han zegoen Lope de Iraeta elizako erretoreak ere. Joan Martinezek jakinarazi zienez, Zestoako harresiez kanpo ezin zuten Kontzeju-etxerik eraiki. Ondoren debekatu egin zien lan haietan jarrai zezaten. Hamalau bat beso luzeko etxea zen, eta bi hormak eginak zituzten.

Orduan Pedro (edo Pero) Altzolaraskoa azaldu zen aizarnarren prokuradore.gisa Joan Perez alkatearen aurrean. Aizarnako elizaren ondoan etxea egiten hasiak ziren, eta fidatzaileak aurkeztu zituen gero etxe hura epailean erabakiz bota egin behar bazen ere.

Fernando Gebara eta Joan de Agirre "Txangilu" zestoarrakziren fidatzaileak (alkatearen aurrean zeuden biak). Gero Altzolaraskoak alkatearen etxe berrian lanwean jarraitzeko oztoporik ez zezala ipini eskatu zion.

Ondoren Joan Martinez Ibañetakoak alkateari, lanak geldirik manten zitzala esakatu zion. Hiribiduaren Kontzeju-etxeak (udaletxeak) harresiaren barruan egon behar zuen, eta beste inon. Aizarnan Kontzeju-etxea egiteko ahukariek hartu zutena herri lurra zen, eta herriaren inolako baimenik gabe hasi ziren eraikitzen. Gainera, legez Kontzeju-etxeak hiri-bilduaren barruan egin behar ziren.Beraz eraikitzaileak zigortu egin behar zituen. Bestalde, Joan Martinezek debekatu ondoren ere, Aizarnan etxea eraikitzen jarraitu zuten.

Gero Pedro Lopez Altzolaraskoak (Bekolakoak), aizarnarren prokuradoreak, bere arrazoiak azaldu zituen. Han etxea egiteak ez zion Zestoari kalte egiten, eta Aizarnak askoz biztanle gehiago zituen hiribilduak baino. Aizarna Zestoa baino lehenagokoa zen, eta, horregatik, alkateak (arruntak eta Ermandadekoak) fiela, zinegotziak eta oficialak txandaka izaten ziren, urte batean hiribildukoak eta hurrengoan Aizarnakoak. Gainera Udal-bilerak Aizarnan egin ohi ziren, eta eraikitzen hasitako Kontzeju-etxea Aizarnakoa zen. Beraz eraikitzeko, ez zuten baimen- baharrik.

Arrazoi haiei aurka egin zien egun batzuk geroago Joan Martinez Ibañetakoak. Eraikitze-lanak debekua ezarritako punturaino edo etxe osoa eraistea eskatu zion alkateari; izan ere Kontzeju-etxeak. (udaletxeak) harresi barruan egon behar zuen legez, hiribilduak jurisdikzio zibil eta krimilana zuelako. Horrela egin zuten Azkoitian, Deban eta beste zenbait hiribilduetan. Aizarnan, berriz, etxea eraitsi ordez eraikitze-lanak aurrera zihoazen.

Pedro Lopezek zioenez, ordea, bilerak Aizarnan egiten ziren, edo bestela Enekosaustegin, horretarako izendaturiko lekua zelako. Aizarnako eliza, gainera, buru zen, eta bereizita zeuzkan bereak zituen hamarren eta asikinak. Zestoako elizak hamarrenak baldin bazituen, Aizarnak nahita eman zizkiolako zen. Aizarnako erretoreak kentzen eta ipintzen zuen, nahi zuenean Zestoako apaiza. Gainera, herriko pertsona famatuenak aizarnakoak ziren.

Joan Perez Idiakaizkoa alkateak (Liliko jauank) bi aldeei entzunda epia eman zuen. Aizarnako kontzeju-etxeko eraikitze lanak hiru hilabetez geldirik egongo ziren bestela 50.000 maraiko isuna ezarriko zuen. Bi aldeek beren frogak eta testigantzak aurkeztuko zituzten epe baten barruan.

Orduan Pedro Perez Altzolaraskoaren eskariz auzia Gonzalo Salamanka korregidoreak hartuko zuen bere gain. Pedro Lopezek prezesua Alvaro Porras korregidorearen esku utzi zuen, eta, ondoren bien aldeek beren arrazoiak eta argudioak azaldu zituzten. Korregidoreak baimena eman zuen Aizarnako Kontzeju-etxea maitzeko..Korregidoreak, bestalde, bialdu zioten, errege-zedula baten agindua bete zuen.

Azkenean Korregidoreak Zestoako Kontzejuari epea ipini zion testigantzak aurkez zitzan; baita Joan Martinez Ibañetakoak aurkeztu ere. Ondoren, Korregidoreak behin betiko epaia eman zuen.Aizarnaren alde, eta Zestoako Kontzejuari, gai hartan "betiko isiltasuna" ezarri zion, hau da, gai arrekion ezingo zuen berriz auzirik hasi. Auzi gastuak alde bakoitzak bereak ordainduko zituen.

Gero Joan Martinez Ibaiñetakoak, gora jo zuen epai haren aurka, Errege Kontseilura. Han Pedro Arriola prokuradoreak Gipuzkoako Korregidorearen epaia deusestatzeko arrazoiak azaldu zituen. Zestoako hiribilduak, Azkoitikoak eta beste zenbait hirbilduk bezelako pribilejioak zituen, eta haietan bilerak harresien barruan egiten ziren.

Ondoren Pedro Lopez Altzolaraskoak Alvaro Porras korrejidoreak emandako epaiaren alde egin zuen.Aizarnan biltzen omen ziren Hermandade-alkatea, merioa, eta zinegotziak aukeratzeko eta beste zenbait gauzatarako. Errege-Kontseiluko epaileek, 40 eguneko epea eman zioten alde bakoitzari bere frogak eta testigantzak eraman zitzan.

Halaxe egin zuten, egin zuten eta behin betiko epaia eman zieten.Alvaro Porras lizentziatuak epaia zuzen eman zuen, eta Aizarnako etxea amai zezaketen. Hala ere, ez zen Kontzeju etxea (udaletxea) izango, eta Zestoako eta Aizarnako auzotarrak ez ziren han biduko, Hermandade-alkatea eta prebestua aukeratzeko izan ezik. Auzi gastuak alde bakoitzak ordaindu zituen.

Aizarnan egin nahi izan zuten Kontzeju-etxearen auziaren berri ematen duen agiri honetan, 1497-XI-5ekoan, Joan Perez Idiakaizkoa ( Domenja Liliren senarra) azaltzen da herriko alkate. Lehentxoago 20.2.3. atalean, ordea, 1497-1-23ko agirian Fernando Gebara, eta Zestoan aldiko alkate bakarra aukeratzen zen San Migel egunez.: urte batean hiribildu eta errebaletakoa, eta hurrengoan Aizarnakoa. Gure ustez Aizarnako Kontzeju-etxearen auzia 1496an hasi zen, eta orduan izango zen alkate ( iraileko San Migel eguna harte). Joan Perez, Liliko jauna. 1496-XI-29tik aurrera Fernando Gebara ( Aizarnako parrokiakoa) izango zen Zestoako alkate urtebetez.

Joan artikuluen zerrenda osora>