Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnako Gabon-kantak

Aizarnako parrokiak iraganean izan duen garrantzia ezin da gaur egungoarekin parekatu, seguru garrantzi hau biztanle kopuru handia eta ekonomikoki maila bikaina zegoelako izango zela, gehitu egin behar gainera gizarteak zuen osoko lotura elizarekin.

Maila berean ez, baina ,gaur egun ere jarraitu egiten du erlijiotasunak, baita ere horretarako eraiki ziren eraikuntza dotoreak, gehi barrengo altzari eta margotutako irudiak.Erlijioa alde batera uzten badugu ere herriak dituen altxorrak dira eraikuntza polit hauek eta zaintzea merezi dutenak gainera.

Historia luze honetan kultura bat ere sortu zen berauen inguruan, aintzat hartzea merezi duena eta testuinguru honetan sartzen dira Aizarnak berreskuratu dituen hiru Gabon-kanta zaharrak ere,

Parrokiak duen koruko arduradun eta kideek egin duten lanen ondorioa izan da Gabon-kanta Zahar hauek berreskuratu eta 2015. Eguberri egunean abestu izana. Zoriondu egin behar hona iristeko egin duten lanarengatik.

Koruaz arduratzen direnen esanetan, kanta hauek Aizarnan konposatutakoak omen dira eta bertan bakarrik kantatu direnak, beraz berreskuratu ondoren aurrera ere abesteko prest izango dira Eguberrietan. . Organo zahar honen doinuarekin batera abestu diren Kanta zahar hauek Aizarnako parrokiak izan duen iragana erakusten dute eta Aizarnako gorabeherak jasotzeko dudan zaletasunak bultzatu nau kamara arrunt batekin berauen aurrean jarri eta abesti hauek jasotzera.

Irudiak eta doinuak ez dute profesional mailarik izango, kamara arrunt batekin jaso ditudalako, koruko abeslariak ere ez dira profesionalak, horretarako prestatu diren boluntarioak baizik eta bien arteko lan bat osatu ondoren, jasota gelditzen dira orain Aizarnako historia osatzen laguntzen duten kanta zahar hauek.

Egin klik behean kanta hauek entzun eta irudiak ikusteko-.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>