Aizarnako ondarea ezagutzen
Europak babestu eta Udaletxeen laguntzekin hasi dira Urola Kosta aldean ditugun ondareaz jabetzeko jardunaldiak. Ondare hauen historia ezagutu eta zaindu beharrean dauden ondareaz jabetzeko ere balio dutela esango nuke bisita hauek.
Igandean urriaren 8an Aizarnan egin da jardunaldi hauetako bat Yeregi Elkarteak antolatuta. Izenburua: "erlojugintza eta paisaia". Santa Engraziako erlojua ezagutu eta bertatik ikusten den paisaiarekin gozatuaz egin zen bisita.
Bestea Aizarnan dago antolatuta urriaren 21 eta 28an. Bisita gidatu hauek Ertxiña mendiko lignito meatzaritza ondareak ezagutzeko egingo dira. XIX. mendean Ertxiña mendiko lignito ikatz zainen ustiaketari ekin zitzaion. Inguruan sortzen joan ziren zementu hidraulikoa egiteko lantegietako labeentzat erregai aproposa zelako egin zen ustiaketa hau.
XX. mendean zehar meategi horiek ixten joan ziren eta beraien aztarna materialak galtzen; putzuak berriz sasiak ezkutatu ditu. Herrian ditugun ondareak ezagutu eta berauen historia ezagutzea beti da baliagarri, beraz animatu.
Izen ematea: kultura@zestoa.eus
Jon Egiguren