Aizarnako mus txapelketa 2002
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere ospatu berria dugu XXVIIgarren Mus Txapelketa azkarra herriko biltokian. Beti bezala jende ugari hurbildu zen, denak txapel preziatu hori etxera eramateko asmoarekin, sariak ez baitira izaten gaitzestekoak .
Ospakizun honen eguna Zestoako Morroi Peri eguna izan dugu oraindaino, nahiz eta gaur egun asteburura mugatuta egon. Morroien eskasia izan da mugaketa honen errudun.
Txapelketa honetarako herrian beti erabili izan ditugun arauak honokoak dira: lau erregetara, bost hamarrekotara ustela eta lau ustel egin behar aurrera segitzeko.
Hiru bat ordutan jardun eta gogor saiatu ondoren aurtengo irabazleak "German eta Joanito" izan dira. Hauentzako izan da 2002garren urteko txapela. Bigarren sailkapenean "Axier eta Inda" izan ziren, ondoren "Treku eta Granada", eta gero "Jose Mari eta Anbu gaztea". Oso giro eta umore onean igaro genuen aurtengo mus txapelketa.
Beti bezala etorkizunean gogoratzeko argazkiak atera, sariak eskuan hartu, txapelak buruan jarri eta irriparra aurpegian dugula denok etxera. Datorren 2003garren Morroi Perira arte. Jon Egiguren