Aizarna bertsolaria. Jarraipena.
Lehen ere egin nuen ariketa bat Gipuzkoa.net-eko artxiboan “Aizarna bertsolaria” izenarekin azaltzen den irudi honetako bertsolariak, Aizarnarekiko lotura ezagutu nahian. Baita ere artikulu txiki bat jarri ere, nire webgunean, gizon honen ibilbidea ezagutzen duen bertsozale bat aurkitzeko helburuarekin. Orain esan nezake, helburu hau lortu dudala, Fernando Arzailusek lortutako datekin “Danbolin” aldizkarian argitaratu duen artikulu txukunaren bidez.
Esperantza txiki bat banuen, zerbait gehiago egon behar zuela idatzita bertsolari honen ibilbideaz, sarean eta egiten nituen ahalegin batzuk denbora librean artikulu honi jarraipena emateko asmoarekin, baina artxibo denak nola ez dauden, hemen amaitzen ziren nire ahaleginak.
Nire ahaleginak maila batera iristen dira gai hauetan eta beste batzuek handiagoa dutela ezin ukatu, hala dela egiaztatzeko emaitzari begiratu besterik ez dago.
Maila berean ez izan arren ahaleginak, emaitzak lortzeko egiten dira eta hemen ere zerbait lortu dela esango nuke, Aizarnarekin duen lotura ezagutu eta agerian jartzea lortu duelako alegia.
Aspaldiko kontuak dira, baina lorpen hauetan, aipamen txiki bat ere ez azaltzea bertsolari honengan bailaran, arraroa egiten zait, eta seguru nago Etumeta, Orkezar edo Aizarnan bertso saioak egin zituela, soldaduskara joan aurretik.
Arzailusek esaten duen bezala, asko dago ezagutzeko oraindik. Bizkaian egindako saio batzuk ezagutzen ditugu eta gehiago ere izango dira seguruenik, maila horretan ibilitako bertsolaria izanik. Ea Aizarna bailaran bertsolari bezala ezagutzeko zortea izaten dugun.
Eskerrak eman behar Fernando Arzailusi, bertsolari hau ezagutzen laguntzeagatik eta aurrera zerbait gehitzeko asmoarekin irekita utziko dugu artikulua. Ea zortea izaten dugun eta beste zerbait ezagutzen dugun gizon honengan.
Erakusten ditudan argazkiak bera bizitako bi baserriak dira,Anatxanberri eta Itziraundi.
Behean azaltzen dut bertsolari honen nondik norakoa erakusten duen artikulua, urtarrileko alean Danbolin aldizkariak argitaratua.
Jon Egiguren
======================================================================
======================================================================
Danbolin aldizkariak argitaratua
*JON EGIGUREN AIZARNARRARI ZOR DIOT ARTIKULU HAU EGITEKO LAINEZA EMAN IZANA IZAN ERE AREN WEBGUNE ABERATSEAN, INDALECIO OJANGUREN EK ATERATAKO ARGAZKI ZAHAR BAT AIPATZEN DU LEHENDABIZI, BERA ASKOTAN EGON OMEN DA BEGIRA ARGAZKI HORRI, ULERTU EZINA OMEN ZELAKO BERETZAT. BASERRITARRA, "BERTSOLARI AIZARNA" IZENBURUA DUELA ,GUREGIPUZKOA.NET-EN DAGO JASOTA ."NIK BETI PENTSATU IZAN NUEN AKATSEN BAT ZEGOELA ARGAZKI HONEKIN, SEKULA EZ BAINUEN ENTZUN ETA DATURIK JASO BERTSOLARI HAU AIZARNAKOA ZENIK SINESTEKO" HARA....NIRI ERE GAUZA BERA PASATZEN ZITZAIDAN . ORAIN, RDEA EGIGURENEK BERE WEBGUNEAN ZIRIKATUTA, IKUSI DUT DELAKO AIZARNA HORI EZ ZELA NOLANAHIKO BERTSOLARIA, EZ ORIXE, ORDUKO ENTZUTETSUENEKIN EUSKAL HERRIAN ZEHAR IBILITAKO GIZONA ZELA, ALAJAINA¡. HORRELA BADA,MENDIZALE KAXKARRA BEZALA, BESTEK AURRETIK BIDEA GARBITU ONDOREN (ALEGIA, BESTEK DATU MORDOXKA BAT ESKUERA JARRI ONDOREN) BANOA GURE AIZARNA HORI PIXKA BAT BAT ARGITARA ATERATZERA.*
Airoplanoaren kontuak
Aizarna bertsolaria Eibarren kokatzen du jendeak. Eta gaur egun ere, bere ondorengoak bizi diren etxea Aizarna izenarekin ezagutzen omen da han, esan digu Jon Egigurenek. Eta argitu digu, Joan Ignacio Odriozola omen zuela izena. Pasadizo txiki bat ere kontatzen digu webgunean: Eibarren, 1913ko San Joanetan, Mr, Marius Tercé hegazkinlari fratsesak erakustaldi bat eskaini zuela bere Deperdessunin planobakarrarekin (hegazkin mota bat) . Eta erakustaldia Tutulu baserriko zelaietan egin omen zen . Hortik omen dator Aizarnaren bertso hasiera bat : "Gure zelaian lehenengo aldiz, bajatu da Eibarren arioplanoa...." Argibide hauetatik tiraka-tiraka, gure gizona zein zen argitzen hasi gara....
Errezilen jaio, Aizarnan hazi...
Esku artean bakarra edukita, pertsona baten atzetik hastea kontu nekeza izaten da, are gehiago, Odriozola bezelako abizen "arrunt"batekin. Hala ere esan diogu geure buruari-Odriozola eta Tutulu baserria edukita, hasko estutzen diogu hesia gure Aizarnari. .1932ko Hauteskunde Erroldan topatu dugu Eibarren: Joan Odriozola Kerexeta (58 urte, nekazaria).Hortik aurrera, hasko erraztu zaigu lana.
Zazpi senideko famili bateko semea zen Joan Ignacio (1874/06/12. Senide denak Errezilen jaio ziren , gazteena izan ezik, izan ere Joan Ignacio jaio eta handik pixka batera, famili hau, Aizarnara etorri zen bizitzera, Anatxaranberrira. Han jaio zen Maria Petra Alberta (1878),gazteena , baina handik gutxira Itzirazabalera (gaur egun,Itziraundi) joan ziren denak; hantxe -hil zen Petra,hiru urterekin(1881).
Joan Ignacio 18 urte zituela, aita, José Domingo, hil zitzaien (1827-1892).Handik lau hilabetera.Nicolás (1866),Joan Ignazioren anaia, ezkondu egin zen Sebastiana Osinalderekin,(Astigarreta,1879 eta bera geratu zen baserriko buru (Matxinbentan izan zen ezkontza). Ama-Agustina Kerexeta(1852-1911) eta osaba Nicolás baserrian geratu ziren;Anai-arrebak ere bai.
1893an, soldadutzarako izen-emateko unea iritsi zitzaiozn gure Aizarnari. Mutil lerdena izango zen :altuera,1,74m; hala diote agiriek.Artean Itziran bici zen. Ordurako ondo egingo zuen bertsotan, jakina. Non sortu ote citación zaletasuna,nola hasi ote zen bertsota, nor izan ote zuen"maisu"..... Guk erantzun ezin galdera.
Aizarnatik Bizkaira
Soldaduskatik itzulita, Bizkaia aldera joan zen gure Aizarna beste bi anairekin 1896-97an, ezkondu egin ziren hirurak :Asentsio Maria Arrazolan, eta Jose Antonio eta gure protagonista, Bilbon. Emaztea Hermenegilda Unzueta, Aramaionakoa zen. Bilbon izan zuten lehen semea, Jose Florentino(1903); Axpen hurrengoa, Maria (1906), eta, eta Arrazolan beste hirurak:Karmen (1908) Felipe (1910) eta Timotea (1912). (Datu horiek Eibarko artxibozain Yolanda Ruizek eman dizkigu).
1926an, Eibarrera etorri ziren bizitzera Joan Ignacio eta familia, eta Tutulu baserria erosi zuten; 14urte lehenago aireplano erakustaldia egin zen baserri hura bera,1948an,etxe berria eraiki zuten beren lursailen beheko aldean, eta "Aizarna" izena jarri zioten etxeari. Gaztaroko bizilekuak tira egiten, nonbait.
Aizarna,bertsolari
Bertsolari ospetsua izan behar zuen Aizarna. Orduko bertsolari handiekin ibilitakoa, besteak beste, Peilo Errotarekin (1840-1919), Txirritarekin (1860-1936) Frantsesarekin.....Ez da, ordea, batere erraza datu asko biltzea. Liburu mordoxka bat arakatu arren, apenas ezer asko bildu dugun Aizarnari buruz. Hemerotekek argituko liguteke, agian, bere ibilera, baina hurrengo baterako utzi beharko dugu hori.
Aizarnaren bertsogintzari buruz guk aurkitu dugun lehen aipamena1903an gertatutakoa da: Getxoko txapelketa. Handik urte batzuetara, Balentin Enbeitak oroitzen du bere aitak -Kepa Enbeitak, garai hartan "Gernika" esaten ziotena eta gerora (Urretxindorra" goitizenez ezagunagoa egingo zenak-hartu zuela parte txapelketa hartan eta beste lau gipuzkoarrak zirela: Txirrita,,Peilo Errota,Frantzesa eta Aizarna (Bizitzaren joanean,1986).
Aita Santi Onaindiak, berriz, zazpi, gipuzkoar zirela han, Urretxindorraren biografian (1878-1942). Berari utziko diogu pasadizoa kontatzen, bere bizkaitar hizketa ederrean. Irakurlea hobeto kokatzeko, Peilo Errotak 63 urte edukiko zituen orduan, Txirritak 43urte; Aizarnak 29 eta Enbeitak 25 . . Hara, bada, zer dioen Onaindiak: "Itsas egaleko Santurtze eta Algorta bitartean,Ondarreta·n´, bertsolari-sariketa antolatu zan; ain zuzen, lendik be adiskide eban Zelaya zan eratzalea. Gipuzkoarrak ziran etorteko, Txirrita tartean zela; eta, ziñuenez, arrosko xamar etozan: Bizkaitik inor baeban arpegirik ara urteteko,laster utziko eben ring·etik kanpo. .Zelaya·k Kepa·ri: "Ezagutzen al dok Txirrita". Ez, ba,entzutez bez. Orduan ez adi agertu; emen dituk Txirrita eta gipuzkoar onenak eta, eurak diñuenez, bizkaitarra mutu geldituko ei duk irugarren bertsorako; "Bai neure ustez be onenak dozak; baiña mutu izte ori lartxu esatea dela deritzat".
"Zer, orduan?
Begira; nik beti nai ixan yoat neu baiño geyago diranakaz neure indarrak neurtzea. Ikusi egingo yoagu"
"Ta?
Zazpi gipuzkoar ziran eta bizkaitar bat. Muxika·koak,(herri horretakoa zen Enbeita),asi aurretik,oitura eban lez, iru Agur Maria esan ebazan buruz. Ekin eutsoen, bai batzuk bai bestetzuk. Zazpiren artean ondo arakatu ta astindu eben bizkaitar bertsolari gaztea. An zan Aizarna zirikariak, batez be, gai aldrebes bat jarri gura izan eutson: seme bat eukon onek urte ta erdira eltzen etzana, ta Aizarna·k-bere semiantzat nobiya bear daula-ta bertso batzuk eskatzen dautsoz. Kepak onela:
Zenbat pertsona dauzan.
Hainbeste jeniño.
Aizarna·n arrazoiya.
Aundi dok arraiño.
Semiantzantzat nobiya.
Bear daula diño.
Urte bat ta erdi.
Ez al dauz ondaño.
Sopak oba laukezak.
Nobiya baiño.
Eta, txalo zarta etengabako ostean, bizkaitar gazteari, bertsolari naiz ostantzeko, txapelak erantsibearrean aurkitu ziran. "Horrela bada, lehen saria Kepa Enbeitari eman zioten eta Txirritari bigarrena . 1903ko txapelketa hartaz geroztik ezer gutxi topatu dugu,baina pentsatzkoa da Aizarna plazaz plaza (edo tabernaz taberana) ibilko zela kantari; Gerra aurreko aipamenek garbi adierazten dute hori.
1930ean, berriro txapelketa eratu zen Getxon, eta orduan txapeldun Balentin Enbeita (1906-986) izan zen eta bigarren Aizarna (Argia 1974ko urtarrilaren7aFredi Paia, gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak....UK,193 zbk.).
Azkenik, merezi du irakurtzxea Euzkadi egunkariak,1933ko abuztuaren 27an,dakarren aipamena ;bertsotan gainera Eusko Jaiak Areition. Egun zoragarria izan behar zuen "Egunik ederrena Jaunak euskun egin/laño barik, ozkarbi,goyak urdin-urdin./Mendi ertzetik gorantz, igo zan eguzkijak/ Argituten ebazan inguru guztijak". Iurreta,Durango,Berriz eta Zaldibar,Elgoibar,Soraluze,Mendaro,Eibar,Ermua....mila tokitatik joandako jende izugarri antza denez . Feta handia izan omen zen dultzainak,ttun-ttun eta txistulariekin; baita dantzari "mutil bikain indartsu eder ikasiak" ere zelai zabalean. Bertsolariak bazkai aurretik eta ondoren kantatu omen zuten: "Batzarra be asi izan laurak inguruan / Zelaya euskaldunez bete zen orduan ./Aizarna·k ta betatek mai baten gañian,/Gutxienetik iru ordu laurenian,/ Ekin eutsen neurtitzak eginian elkarri,/ Entzuliak txalo joten eutsezala sarri."
Hara , bada, noraino iritsi diren gura azterketak, Jon Egigurenek irekitako bideari jarraituta. Guk, nolabait irudikatzearren, pintura markak jarri dizkiogu ibilbideari. Baina oraindik, asko dago egiteko batez ere, kantatutako bertsoak bilatzea. Lan zailena. Baina ahaleginak mereziko luke; Bai orixe;.
Fernando Arzailus.
Argazkia:
Baserritarra Aizarna (bertsolaria)
Indalecio Ojanguren,Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
(GFA) AGG-GAC-OAO3540 (Gipuzkoa.net). .