Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aitziber Gorrotxategiri elkarizketa

Danbolin aldizkariak Aitziber Gorrotxategiri eginiko elkarrizketa irakurri dut eta oso interesgarria egin zaidala esan beharra daukat. Aitziber Aizarnan jaio eta bertan bizi den neska gaztea dugu, historian lizentziatua eta egun Ekainberri museoan egiten du lan. Bere lanen artean Aizarnako meategiei buruzko ikerlan bikain bat du, Uztaro aldizkarian argitaratua. Neska honek eman dituen erantzunak ondo hausnartuak eta sakonak direla iruditzen zait eta irakurri ondoren konklusio batera iritsi naiz: kultura maila altua duela.

Aizarnako meategiei buruz eman dituen iritziekin % 100ean ados nagoela esan beharra daukat. Aztarna edo errealitate hauek, erakusketen bidez edo eskola unitateak sortuaz jaso behar direla argi eta garbi esaten du berak. Egun hau iristen bada oinarriak jartzeko adituak egongo direla pentsatzen dut.

Garaiak ez daudela lirikarako ere esaten du, denak jabetzen gara horretaz, baina garai zailetan eusten badiogu agerian ditugun aztarna, ezkutuan diren idatzi edo ahoz-aho transmititu diren guztiei, zati handi bat egina daukagu.

Ikerketa honen bidez errealitate hauek jaso izanak zati bat osatzen du bide honetan eta Aizarnako historia bat azaleratu ere bai, beraz eskertzekoa da Aizarnar sentitzen garenon partetik.

Aitziberrek egin duen ikerketa hau irakurtzeko aukera aspalditik dago orri honetan, artikuluen atalean dago Uztaro aldizkarian Aizarnako minei buruz izenburua duelarik. Irakurri ba, merezi du eta.

Ez dakit nola iritsi zen lan hau niregana, internet bidez izango zen seguru asko, eta irakurri ondoren “hau dek lan earra!” pentsatu nuen. Orain jabetu naiz nire jaiotetxe auzokoa dela neska hau (ez dut barkamenik!).

Zestoari dagokionez eman dituen erantzunak bide zuzenean doazela iruditzen zait, dena den bertan bizi direnek eman ditzatela beren iritziak. Hala ere aholku bat ematera ausartuko naiz eta hauxe da: lehen ere Aizarnarrak ekarpen ugari egin dute Zestoa bide zuzenean jartzeko eta desbideratu ez dadin egin kasu Aizarnarrei.

Elkarrizketa hau sarean da lehen ere, Danbolin aldizkari digitalean adibidez. Orain osorik kopiatu eta hemen ere baduzu aukera irakurtzeko, aldizkariak eragozpenik jartzen ez didan bitartean.

Jon Egiguren

====================================================================

Aitziber gorrotxategi Eizagirre.

Txanponaren bi aldeak balira bezala , " serioa eta asko dakiena" bota dizkidate, Aitziberri buruz galdetu dudanean. Bat datoz bi ezaugarrin horiek elkarrizketa honetan jasotakoarekin.Baina bi orduko gure solasaldiaren arabera,askoz gehiago ere bada Aitziber: lotsa pittin bat hasieran, barre algarak "zestoar txoroak" aipatutakoan, ironia fin ederra herri txikietako dohain eta miserien behatzaile, sorlekuarekin eta aurrekoekin lotura... Ezin dena jaso, ordea. Hizketaldi atsegina egin dugu,sakona ere bai, eta gai askoren inguruan oso pentskor utzi gaitu.

Ezer baino lehen, egiguzu biografia txiki bat. Zer azpimarratuko zenuke?

1981ean jaio nintzeAizarnan. Hamaika urte arte hango Eskola Txikian ikasi nuen. Etapa polita eta garrantzitsua izan zen niretzat, nire eskola-bizitzako momenturik onena, zalantzarik gabe. Gero Zestoara etorri nintzen OHO bukatzera eta hemendik Iraurgira ( Azpeitira). Han batxilergoa bukatu eta Gazteizera, Historia lizentziatura lortzeko ikasketak egitera; lau urte zoragarri, hiri "maravilloso" batean pasa nituenak.

Aizarna. Zure jaioterri. Zer moduz sentitzen zara bertan?

Gehiena eta gutxiena gustatzen zaidan lasaitasuna da. Esate baterako,etxetik berreun metrotara egotea eskola, hori zoragarria da; zerbait gertatzen bazaizu ama etorriko zaizu eskolara, ez dago inongo arazorik... Gu bolada batean sei ginen eskolan. adon desberdinetako umea;elkarrekin jolas egiten genuen, gauzak konpartitzen genituen...Bakoitza etapa desberdinean geunden baina denok batera ibiltzen ginen...Nik uste dut Eskola Txikien folosogfia oso berezia dela, jendeak mespretxatzen duen zerbait da baina barrutik bizitzeko benetan esperientzia zoragarria da. Nik askotan entzun nuen kanpoan, oso maila baxuarekin ateratzen ginela Aizarnatik eta batez ere gazteleran ( agian zestoarrok erdararekin daukazuen harremanaren ondorioa da komentari gori, kar-kar-kar).Baina gauzak lantzeko zegoen modua...ba hori, eguneroko harremanean onarritutako hezkuntza. Galderara bueltatuz,Aizarna niretzar da nire jaioterria, nire idiosinkrasia markatzen duen zerbait, nik ez dut nire bizitza ulertze Aizarnan bizi gabe. Ez dakit. Nire zuztarrak dira horiek, nire erroak; hortik kanpo umezurtz bezala sentitzen naiz. Definitzen izugarri zaila da . Ni beste leku batzuetan -adibidez Gazteizen - izugarri pozik bizi izan nintzen, baina ostirala iristen zen eta asteburua han pasatzeko ideia...niretzat gehigitxo bezala zen, behar nuen deskonexioa. Etxera iritsi eta berdea,nire ohea,nire nire gauzak,nire animaliak...Ba, hori, ez dakit definitzen,baina nire bizitzan zerbait ezinbestekoa sentitzen dut Aizarna.

Aizarnako minei buruz artikulu bat argitaratu zenuen hogeita bi urterekin,Minak ...Aizarnan bezala Akoan, hainbeste aipatu izan diren minak...

Artikulu hori sortu zen unibersitatean egin behar izan nuen lan bat zela medio. Esan ziguten ikerketa historiko bat egin behar genuela. Ordura arte artxiboetan -eta ez neukan esperientziarik batere. Historia asko asko gustatzen zitzaidan, argi neukan historia garaikidea eta ekonomikoa oso gustukoak nituela; gai industrialei buruz gauzak irakurtzen ari nintzen baina ez neukan ideiarik ere. Eta gertatzen da zera, "Danbolin" iristen da etxera eta Jon Egigurenen artikulu batean irakurtzen dut ondare hori galtzen ari dela eta norbaitek ikertu beharko lukeela; eta hurrengo hileko "Danbolinen" Manuel Arregiren beste artikulu bat, eta hau dago gai horri buruz idatzita. Eta pentsatu nuen "hasi egingo naiz"; eta hasieran, inongo aspiraziorik gabeko lan bat zen, bost bat atertzeko besterik ez, baina denborarekin artxiboetan sartu nintzen eta hasi nintzen gauzak irakurtzen eta,Ostra!!...ematen duen baino gauza gehiago daude, eta XIX. mende bukaeran Aizarnako mendiei buruz hitz egiten ari ziren, ostra! ...eta berotzen joan nintzen eta hala izan zen kontua. Gero, irakasleak Uztaro aldizkarian argitaratzeko proposatu zidan, pixka bar moldatu muen eta han argitaratu zuten hurrengo urtean ( 2003). Nik uste dut nire kintako jendearen artean erabat galdutako gai bat dela, baina etxean galdetzen hasten zaraa edo herrian, eta berrogeitahamar/hirurogei kintan dauden horiek badauzkate erantzunak eta meategien kontuak:"honek han egiten zuen lan ...." eta ez dakit zer kargadero edo muelle...eta guk: "barkatu ...zer kargatzen zuten".

Aizarnako ikatzarekin, gero Arroan zementua egiten zen; herri honen ondare industriala oso-oso garrantzitsua da. Azkenean, Zestoa mapan jarri zuen: mundu guztian famosoa bihurtu zen zementu tipo bat ateratzen zen, eta hori Ibaiñarrietako margei (harri mota bat) eta Aizarnako ikatzari esker izan zen. eta munduko mapan jartzen gaitui, gauza txiki-txiki batengatik,insignifikantea baina.... Eta nik uste hori ezagutzera ematea merezi duela:edo erakusketa baten bitartez,edo eskola unitate bat sortuz....Baina errealitate hori hor dagoela eta lurrean irekitako lau zulo baina gehiago ezagutzera ematea oso-oso beharrezkoa iruditzen zait. Orain ....lirikarentzat oso garai txarrak direla ere badakigu...

Zestoako Turismo Bulegoan ibilia zara lau udaratan ( 2005-2008 ). Gero, berriz, Ekainberri inauguratu zenetik, han zabiltza lanean.Kontaiguzu...

Nik uste, beste era batera baina Zestoa mapan jartzen duen gauza bat dela Ekainberri.Nik uste bailara mailan eta Gipuzkoa mailan, turismo baliabide oso indartsua dela. Ekainberri. Ez dakit benetan inguruko jendeak bere neurrian baloratzen ote duen; askotan ezetz pentsatzen dut baina gaur egun Zestoa esaten baduzu nonbaiten. "A! Ekainberri" esango dizute. Ni oso gustura nago lortzen ari garen emaitzareki. Agian entzun edo irakurri dut Zestoan turismo etortze hori ez dela sentitzen baina, baita ere, kontuan hartu behar da oso gauza konplikatua dela: jendea guregana etortzen da baina guk ezin degu inor obligatu herriko jatetxetan bazkaltzera.

Produktu bezala, niri pasada bat iruditzen zait Ekainberri.Bere akatsak badauzka,erreplika bat da eta behin ere ez zara kobazulo batean bezala sentituko, baina beste erreplika batzuekin konparatuta gure filosofia oso desberdina da. Eta gero bisitaria VIP ( pertsona garrantzitsua) sentitzeko ahalegin hori .... Bisitak beti gidatuak izatea,batzutan gauza amorragarria gara, jendeak batzuetan ez gaitu nahi, baina besteetan, jendeak inongo oinarririk ez daukan kasuetan...Esate baterako, Zeelanda Berritik datorren jende bati Europako paleolitikoa esplikatu ahal izatea eta haiek ideia batekin behintzat joan ahal izatea, hori kristorena da. Eta gero entzunda, "jo, benetako kobazulo batean nagoela ematen du, zoragarria da, ez dut behin ere antzeman ez nagoenik benetako koba zulo batean..." horrelako komentarioak entzutea ...Benetan ez dut uste nirekin ondo geratzeagatik egindako komentarioak direnik, baizik.eta benetan sentitzen dituztenak. Erreplika teknikoki oso ondo egina dago,pasada bat da. Gero, hogei pertsonako bisitak izateak, horrek intimitate puntu oso garrantzitsua bat ematen du, zeren beste leku batzuetara joaten zara eta hirurehun pertsonarekin zaude sala itsi batean. Nik uste, alde horretatik emaitza borobilagoa daukagula eta oso `produktu ona lortzen dugula kalitate aldetik.

"HERRIAK SINISTU EGIN BEHARKO LUKE, PIXKA BAT GEHIAGO, DAUKAN POTENTZIALA!

Esan duzu jendeak ez ote duen swentitzen turista etorrera hori...

Lehenengo gauza, herriak sinistu egin beharko luke , pixka bat gehiago, daukan potentziala. Nik uste mende dezente pasa dituela Zestoak, urak urak direla eta ez direla,turistak hartzen , baina jende askori entzuten diodan kom,rntarioa da:" Baina zertara etorriko dira ba Zestoara". Ba zuk hori esaten baduzu eta nik saldu behar badut zure produktua..... Zuk ez baduzu sinisten Zeelanda Berritik pertsona bat etor daitekeela Ekainberri ikustera, edo hemendik hilabete batzuetara -¿toquemos madera!-Lili jauregia, edo bainuetxean lojatu daiteezkela gustura, edo turismo antolakuntzan dabiltzan pertsonak Arozena oso eroso sentitzen direla eta puntu estrategiko bat dela, eta hona etortzen direnean gazta eta ardoa erosteko denda bat irekita egotea nahi dutela....Zuk ez baduzu sinisten hori, arazo larri bat daukagu, Turismo eragileek medioak jarri ditzakete, jendea erakartzeko ahalegina egin dezakete, baina herriari bizitza emateko herritarrek ere sinistu egin behar dute.

Gaur egun prehistoria eta arkeologia hutsaren hurrengoak dira. Nabaritzen al da hori bisitatan, batez ere ikastetxeetako taldeetan? Orikorrean nabaria da- eta batez ere hezkuntza maila altuetara goazen neurrian-gizarte zientziak ez daudela oso modan, hau ingeniariak sortzeko fabrika bat bihurtu dela.Etorkizuna hor dago, eta norbaiti esaten badiozu historia ikasteko kontu, arkeologia...sei urte badauzka bai, baina hamasei badauzka ...ba muturra pixka bat okertuko dizu. Eta azkenean da gure gizarteak daraman eredu erabat produktibista, zientifiko eta teknologikoa, eta humanitateei eta gizarte zientziei nahiko paper sekundarioa emanez-edo. Baina gizarte mota horrek zulo pilo bat utzi dizkigu, emozionalak eta psikologikoak, eta gero edozein tontakeriarekin betetzen ditugu.

Zentsu horretan, zu Aizarnako parrokian-eta ibilia zara. Zer ematen dio, gaur egun,31 urteko neska bati erlijioak edo/eta Elizak?. Kristaua naiz jaiotzatik, horrela hezi naiz; familia musulmana batean jaioa izan banintz musulmana izango nintzen seguruenik.Ez dut sentitu, inoiz puskatzeko behar hori. Ez dakit, itxaropena ematen didanzerbai, uste dut behar dudala, hemen gure bizitza honetatik kanpora zerbait gehiagobadagoela, batzuk kosmosa deitukodie,infinitua,totemak.... Nik nola hezkuntza kristaua jaso dudan,horiek niretzat Jesukristo eta Eliza dira. Baina argi eta garbi utzi nahi dut Eliza ez dela katolikoaren hierarkia hori. Kristau izan gabe ere izan zaitezke pertsona ona, solidarioa,besteei laguntzeko prest zaudena, besteei kalterik egin gabe bizitzeko ahalegina egiten duzuna; hori dena izan zaitezke kristau izan gabe. Nola ni kristau hezkuntzatik natorren, niretzat hori biltzeko lekurik kristautasuna da. Gaurko gizartean, balore humanistak konsideratzen diren horiek niretzar kristautasunetik datoz. Eta nahiz eta hau esateak jendeari haserrea ergitien dion, Europako gizartean balore horiek ehuneko handian erlijio judu-kristau musullmanetik datoz. Nahi dituzun eboluzioekin baina europar gizarteak hor ditu sustraiak.

Fernando Arzallus

Danbolin aldizkarian argitaratua

Joan artikuluen zerrenda osora>