Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aitzbarna Elkarteko mus txapelketa 2024

Xarma berezia duen mus txapelketa azkarra lehiatu berria dugu Aizarnako Aitzbarna Elkartean. Herrian oso errotuta dagoen aspaldiko ohitura bat da berau, naiz eta urte bat edo beste Covit izurritearen eraginez antolatu gabe gelditu, dena den hala ere jarraipena segurtatuta duela esango nuke.

Elkarte zaharrean ere xarma bera zuen txapelketa honek, baina esan beharra daukat otsaila izanik otza izaten zela nagusi gela horretan eta oraingoan berriz epeltasuna.

Mus txapelketa honetako irabaztunen argazkiak urtero jaso ohi ditut eta ohiturarekin jarraituz aurten ere berdin egin dut, ondoren Aizarnara begira dagoen orri honetan argitaratzeko.

Garaiak aldatzen doaz eta adineko partaide gutxiago ikusi nuen aurtengoan eta gazteak ordezkatu dituzte berauek. Gazteak alaitasuna berarekin daramate eta ilunabar honetan ere berau izan zen nagusi.

Aurtengo irabazleak Eneritz Erkizia eta Jon Aldalur izan dira. Zorionak.

Jarraian bigarren,hirugarren eta laugarren sailkatutakoen argazkiak ere behean argitaratzen ditut nahi dituenak ikusi.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>