Agur... Puerteko
Luedes Elorzak "Puerteko" dendari egindako agurra.
===========================================
"AGUR PUERTEKO, GURE DENDA TXIKIA"
Abuztuaren 31 gure betiko denda "puerteko" itxi zuten. Nik bizitza osoan ezagutu dut eta badituk 58 urte, Erreferentzi honekin ziur 100 urte bete dituela irekita. Azkenengo egunen eta azken orduetan zerbait egitea nahi izan genuen eta bertso txiki bat kantatuz, dendako atean, Juanjo eta Ixiar aurrean zirela despeditu genituen.
Esker mila benetan eman diguten guztiagatik, ba denda txiki horrek denetik edukitzen zuen,edozein ordutan beti prest, baserrietara ere astean bi egunez joaten ziren eskatutako enkarguak ematera, beti umil eta irribarrez ikusten nituen.
Ez dut ukatzen izugarrizko nahigabea hartu dudala, hainbeste urtetan ezagututako denda txiki bat ixtean beti sortzen du holako nahigabe bat.
Berriro diot, esker mila egindako lanagatik, etapa bat itxi da Aizarnan zuen atea itxita.
Dena dela, bertsoak dion bezala, ate bat itxi eta berri bat ireki zaigu, badugu “Konpittekon “ bere ordezkoa eta horrek ere poz handia eman digu.
Ilusioz ireki dutenari ere zorte handia izan dezatela esango diegu.
Lurdes Elorza