ARTXINTXARDIKO BIKOTEA DONOSTIAN
Argia egunkariak argitaratutako idatzi bat da jarraian azaltzen dudana. Erakargarria iruditu zait, eta orrira pasatzea pentsatu dut nahi duenak irakurri ahal izateko.
Hiriak sortu ondoren, betidanik izan ditu baserritarrak honelako esaldi edo txisteak. Kaleak duen bizimodua aurrerakoia delako izango da, beharbada. Baina ez pentsa baserritarra gutxiago dela inoiz onartuko duenik! Alderantziz bai, beharbada. Esaldi honek hala erakusten digu behintzat.
Kaleak bizitzeko era bat du eta baserriak beste bat, desberdina. Baina ez dago bat bestea baino gehiago zer izanik: bi bizimodu desberdin dira, eta kitto.
Hemen aipatzen diren pertsonak Aizarnako (Artxintxardi) baserrikoak dira, eta horrek bultzatu nau idatzi hau erakustera.
Joxe Antonio eta Patricio izeneko bi pertsona aipatzen dira. Ez dakit fikziozkoak diren edo Aizarnan bizitakoak. Nik, baserri horretan, ez dut bizilagunik ezagutu inoiz baina zaharragoren batek ezagutuko zituen beharbada.
Argian 1927an idatzitakoa dugu, oso aspaldikoa. Badirudi Aizarna ezagutzen zuela,hau idatzi zuenak. Espero dut, egunen batean, zein izan zen jakitea.
Jon Egiguren
-------------------------------------------------------------------------------------------
“Baseŕitar azkaŕak”
Hamaika aldiz, irakurle, entzun eta irakuŕiko ziñuzen ipui paŕegariak, gure baseŕtaren lepotik paŕ pixka bat egiteko; gutxitan noski oyen ateraldi azkaŕak, oyen ekintza burudunak.Bañan beren txapel azpiyan badute askori eder litzaieken buru argiya, bai beren irteerak ere zaldun aunitzi lerorkiyen gatza.Eta gero auetaz itzegitean , “ cashero, cashero” esango dute, bazeok orduan mundu onetan “cashero” ugari, nekazari jator eta bikañik, gutxi.
Onelakoak ziran Artxintxardiko Joxe Antonio eta Patrixio; etxean, langile izugaŕiak, ayen soro zelai eta abereak ikusgaŕiak; atean lagunekin oso sestokariak; zirikatu bai baina neuŕiz, miñik eman gabe; guztiekin on utsak.
Askotan ikusi oi ziran Zestuako eta Azpeitirako bidean.
Bein, egin beaŕen batek otseginda edo, Donostira´rontz jo zuten, eta nik ikusi nituenian, geltokiyan zeuden txartel zai. Aizak zesaion Joxe Antoniok`k Patrixio´ri, aizak leyatil ortatik eskatu bear al zaiek txartela?- Bai ; nundik ba?- Jesus mutilak! Eta kristauak egin olako txuluak itzegiteko! gizonak asmatzen dituanak lanik ez egiteko!.
Txanda iritxi ziyaoen, eta Patrixiok, “ bi txartel joan etoŕi donostira”, -Que dice?- (baŕungoak) - ” Que que dise?” -Bi txartel ! - ”Como?-“ Olako gizakumeak ere jaŕi gure auŕean!,
-“ dos San Sebastian!”--“pues acabaramos!”-Acabaramos?”- egon ari pixka bat! Ez diak neri paŕik egingo!....Zenbat da!- “-Dos cincuenta!- “Nola?,-“ Dos cincuenta! ” Au dek au, aizak, Joxe Antonio eta zenbat dek?,- Entzun akiyok beak esaten dik,- Zenbat esan dezu? ... eta onela zeudela, bultzia geltokiyan baŕena. Bai?- gure Patrixio ben ben, keñu egin da badijoa. Baŕungoa orduan, apur bat estututa edo, deadaŕak.-“Bi eta beŕogei eta amar!”- A emen alaiz? eta guretaŕa gainera? -Esan zak ba onela argi!. To eta agur!.
Patxara edeŕian iritxi ziran Donostira, bai ango kaŕiketan lasai asko ibili ere, iñork luŕeratuko zituen bildurrik gabe. Beren lanak egin zituzten ongi bañon obeki. Egurdi aldean, ”Aizak eta bazkai-mokou ere egin bearko digu ba?”—eta nora joango gaituk !- Berdin dek; edozein tokitan sartuta emango ziguek bai,- Ara emen jatetxe bat!- ta or gora ta bera ibili gabe sar gaitezen bertan!- Tira ba, segi! –Aŕayea! Jendea eŕuz zeok!. Bai! ta utsunerik ikuste aldek? Bai! -antxe bean mai bat uts-utsa: edeŕa gaiñera,- Janare conformidadean izan ezkero.....exeri ziran..eta apur bat itxo eginda ekaŕi zieten zukua...- Eta au zenentzako digu? Iretzako edo neretzako?, Biontzako izango dek noski. -Bai, gaur ala bearko.
Asi ziran, bai aguro aski bukatu ere. Beste egoskai pixka bat, napar illar ale batzuek aragi-xerra bi eta ...utsa...sartu zituzten asi orduko. Andik puxka batera, an datorkie neskamea, bukatu da egiñez.-Zer! Bukatu?-oraindik motel, asire al gaituk ba?- ez asko geyago ez!- Eta kontua zenbana degu?-Zortziña pezta?- Zer! Zortziña pezta eta goseak? ¡ez aŕayek ezpaitu!. Egon ari pixka bat laxter nauk emen.
Eta ŕau, ŕau ,ŕau, irten zan Patrixio jatetxetik. Jendea oartu ere bai, gogor xamar itzegin bai zuten.” Nora ote dijoa ori? Polizia baten bila edo?”.
Andik saŕi agertu zan, Patrixio jatetxeko atean, lau librako ogiya besapian,iru-lau bonbil (botila) sagardo zinzolika, lukainka eder bat eta bi- bat kilo maats zuri eskuan.... Jendea ikusi orduko, ja, ja, ja algaraz...Zer? parre egiten dezue? a gaxoak! Inbiriz ordea, inbiriz! Hamaika goseti egongo dek bai! Jan da gero zuen tartean! Nik ere paŕa laixter egingo diat.- tira, Joxe Antonio, eldu ebaki, eta jan pulamentuz ; ze aŕaye! Eta biyok kontu kontari, paŕa eta algara zegitela ekin ziyoten. “Apustu egingo nikek, nik egin detana, beste norbaitek ere egin baietz!- Nola ez, onelako jan exkaxakin ¿.
Onela ai zirela “ Ai zazu, galdetu ziyon, batek belaŕira, esango al ziaduke mesedez, onelako maats mordo eder, zuri aundi auek, nundik ekaŕi dituzun?- A, zu ere gose? Esaten nuen nik bai! Ortxe irtenda eta berealaxe ezkerretara nai ainbat aurkituko dituzu”—Ongi da; mila esker eta agur...Eskeŕak gañera oŕegatik? Nolako gosea eukiko duen gizajoak!.
Bai, baseŕitarrak au, eta baseŕitarrak ura, gu “cashero” gizako batzuek omen gaituk, baiña oraindik estu-estuan bizitzen ikasi digu.
Tira, Joxe Antonio, bukatu zagun, ordaindu eta goazik etxeruntz..
Agur, jaunak.
ERTXINA--- MENDI