Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

ALDIZKARIA BABESTEN

ALDIZKARIA BABESTEN

Dambolin Zulo elkarteak,argitaratzen duen herri aldizkariaren batzarra izan berria degu, eta billera orretara inguratu giñadenak, izan genuen aukera aldizkari onek dituen gora berak jakiteko,azalpenean naiko garbi ikusi ahal izan ditugu,onek dituen arazoak,diru laguntzak, gastuak,zenbat arpide dituen gaur egun eta abar.

Onelako aldizkari bat aurrera emateak lan asko egitea suposatzen du, diru laguntzak bakarrik ez dira naikoa,gai auetan zaletuen laguntza ere bearrezkoa ikusten da,eta herritarren laguntza ere zer esanik ez, ala ere zailtasunak gainditzeko gazte talde egoki baten esku dagoela esango nuke nik aldizkari au, batzarra ikusita

Denok dakigu onelako batzarretara ez dela jende asko urbiltzen,eta urbiltzen direnak geien bat berarekin artu eman zuzena dutenak izaten direla,ala ere orrek ez dio aldizkiriak berak duen garrantzia batere mermatzen.

Garrantzia aipatzean ez dakit zenbateraino duen aldizkari onek herrian, edo auzoetan, baino denok dakigu onuragarria dela herriko bizi lagunentzat,nahiz egunkariak irakurri, ortik kampora herrian gertatzen diran pasaguneak, irudiak, eraikuntzen aldaketak, Udal etxeko akordioak eta herrian edo auzoetan gertatzen diren kultur ekintzaren berri eman ahalo izateko

Orain arte herrian eta auzoetan zegoen uts unea gai auetaz, Dambolin aldizkariak ondo bete duela asango nuke, eta aurrera begira iharduera oni sustapen bat ematea dagokio, kultura ardatz nagusi artuta,iñoren pentsakerak baztertu gabe,herriak eta herritarrak dituzten balore guztiak ezagutzera emanez irakurle guztiei. .

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>