Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

AIZARNA BAILARAKO ABIZENAK

Erromatarren zibilizazioak erabilitako ohiturek eta legeek gaur egun ere badute eragina gure artean. Horietako bat abizenarena dugu, eurak hasi baitziren lehengoz erabiltzen.

Izena bakarrik erabiltzetik, familiak bereizteko abizenak erebiltzera pasa ziren. Eta familia bakarrik ez: jatorria edo arraza ere bereizten zuten bigarren abizenarekin.

Jarraian ezagutu diren kulturek ez dute abizenik erabili. Erdi aroan, ordea, berriz hasi ziren erabiltzen eta gu ere, beste herrialdeetan bezalaxe, orduan hasi ginen berriz erabiltzen.

Euskal Herriko abizenak, toponimiko eta patronomikoak dira. Toponimikoak, bailara edo lekuaren izenean dute jatorria; patronomikoak, berriz, besteen deitura edo izenetan. Adibidez, “Aranburu” toponimikoa da, lekuarekin baitu zerikusia; “Domingorena”, berriz, patronomikoa.

Euskal Herriko abizenak oso ugariak dira beste zenbait herrialderekin konparatuta eta Aizarnan sortu direnak ere badira batzuk.

Aizarnako abizenak toponimikoak dira, leku-izenetan dute jatorria. Batzuen esanahia ulertzea erraza da baina beste batzuen esanahian adituak ere ez dira ados jartzen.

Ondoren aipatzen diren sortetxeak edo jauregiak Aizarnako bailaran ezagutu dira, nahiz eta gaur egun beste auzo batzutan kokatu. Sortetxe hauek, abizena bakarrik ez, gizon ilustre eta jakintsu asko ere eman dituzte, nahiz eta denak ezin hemen aipatu.


Aizarnatea abizenaren
harmarria
Aizarnako abizenen artean ezagutzen den zaharrena, AIZARNATEA da. Arabeak erbesteratzeko izandako guda batean aipatzen da, 1457. urtean.

AIZARNA abizena bera, bailarako izenari dagokiona, Gipuzkoan zehar asko zabaldua dago gaur egun.

ALZOLARAS abizenak izen berdinarekin ezagutzen dugun jauregian du jatorria. Jauregiak, gaur egun, hormako harriak bakarrik ditu agerian.

AMILIBIA baserrian zuen jatorria Eustasio Amilibiak, Donostiako alkate izandakoak. Hango kale batek ere bere izena darama.

ARANBURU baserrian zuen jatorria Argentinako errepublikan lehendakari izan zen generalak.

EGAÑA, politikari ospetsuen sortetxea. Baserri honetakoak ziren Bernabe de Egaña, Pedro de Egaña, Domino Ignacio de Egaña eta abarrek. IGARTZA, BIKENDI, ETXEGARAI, EZENARRO, IRIBARREN, POZUETA, PORTU, INUNCIAGA, URBIETA, PAGALDE... sortetxeak ere Aizarna bailaran zuten jatorria, nahiz eta abizen hauetako batzuek beste herri batzuekin kampartitu behar izan.

Lan honetarako agiri hauek erabili dira: “Compendio Historial de Guipúzcoa” de Lope Martinez de Isasti. (Etimologias de apellidos vascos) de Isaac Lopez Mendizábal.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>