Otsaileko mus txapelketa (2008)
Mus txapelketa 2008
Aizarnarren artean badugu mus txapelketa berezi bat urtero ospatzen duguna,eta aurtengoan ere ospatu berria dugunez aipatu gabe ezin dugu pasatzen utzi.
Beti bezala herriko elkartean ospatu dugu, eta aurten egun seinalatuan gainera, otsailak lau urtean behin erantsita duen egunean hain zuzen ere. Ahaztu dira garai bateko morroi feriak.
Aitzbarna elkarteak antolatzen dituen ekitaldien barruan sartzen da txapelketa hau, eta herriko jaiak alde batera uzten baditugu, bigarren arrakastatsuena dela esango nuke.
Mus txapelketa arrunt bat baino zerbait gehiagotzat daukagu herritarrok, bertan erabakitzen baitugu urtean zehar txapela zeinek jantzi buruan.
Urteko txapela lortzeak badu bere xarma bikotearentzat, eta urtekoaz aparte zein bikotek txapel gehiago lortu ere laster dugu lehian.
Sari ugari zegoen irabaztunentzat baina denak desio zuten txapela argazkiak erakusten duen bezala, German Elortza eta Jon Egigurenek eraman zuten, eta bigarren sailkatu zirenak Kandido Egiguren eta Juan Eizagirre izan ziren.
Jon Egiguren
Danbolin aldizkariak argitaratua