Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

AIZARNA BERPIZTU EGITASMOAREN DATU BILKETA

Mendikoi erakundeak, Aizarna berpizteko asmoarekin datu bilketa egin zuen herrian 2005 urtean, gehi herritarren iritziak ere jaso zituen bertan eta denak aztertu ondoren emaitzak ere argitaratu zituen.

Aspaldiko kontuak dira berauek, orain gauzak zerbait hobeto daudela ezin ukatu Aizarnan, aurrera pauso handiak eman baitira geroztik.

Nik ere azaldu nituen iritzi batzuk lan horretarako, lehen iritzien atalean zeuden jasota , orain gaia berrituaz nire iritziekin batera, Mendikoi elkartearen emaitzekin batera jasoko ditut atal honetan.

Jon Egiguren

============================================================

JON EGIGUREN 2005/01/31

Aizarna berpizteko nire iritziak ez du asko balioko behar bada, baino Aizarnarra izanik baditut iritzi pertsonal batzuk, ondoren azaldu nahi ditudanak atal honetan. Aizarnak izan duen biztanleen beherakada oso drastikoa izan da. Urte gutxian baserri asko hustu dira, eta kaletar ugari ikusi dugu herritik irteten, beste hiri handiago batek ematen duen babes eta erosotasunaren bila, herri txikiak dituen arazoak alde batera utziaz. Hau ez da Aizarnan bakarrik gertatu, egoera berdina herri txiki askok jasan dute, eta hori ikusita ezinbestekoa da Aizarnarekin gertatutakoa onartzea. Gizakiak beti izan baitu erosotasuna lortzea helburu. Arazo honen errudunak aurkitzen denok saiatu gera herrian. Batzuk ihes egin duten biztanleei bota diegu, beste batzuk erakunde publikoei arazo hontaz ez direlako arduratu, baina arazo honen oinarria azken urteek ekarritako egoeran aurkitu behar da.. Horretarako ez dago azterketa handirik egin beharrik: industrializazioa eta berak hirietako biztanleei ekarri dien erosotasunean datza arazoaren oinarria. Egoera ekonomikoan ere desberdintasuna nabaria izan dela esango nuke. Etxebizitzak, lantokiak, zerbitzuak garraioak eta abar, ez dira bere garaian iritsi herri txikietara.

Aizarna berpizteko bideak irekitzean, zapuzteko egon diren arazoak gainditzea izan behar luke erantzuna. Baina nahiz eta arazo hoiek ongi bideratu, zerbait gehiagoren beharra ere somatzen dut, herriko biztanleak bertan jarraitzeko eta herriari bizi berri bat emateko Baserritarrak arazo honi aurre egiteko egin dituen ahaleginak ugariak izan dira, lehendabizi kooperatibak sortuaz eta gero inbertsio handiak eginez eta abar. Industriak eman duen emaitza ez ikustean lanbidea aldatzea izan da baserritar askok hartu duen erabakia. Baserriak berpizteko edo biziberritzeko udaletxeak egiten dituen ahaleginak ez dira nahikoak izango arazo hau bideratzeko, zerbitzu egokiak ematea izan behar du gaur egun eginbeharrik garrantzitsuena. Politika orokor handi baten barruan sartu beharra dago, gure baserrien egoerei irtenbidea bilatu nahi badiegu behintzat. Europak gai honetan dituen araudiak ikusi eta Eusko Jaurlaritzaren erakundeek bideratu behar dute gaur baserriek orokorrean duten krisialdi hau (Aizarnakoa barren dela). Aizarna bailara polita dugu, industrialdeak oso hurrean dauzkagu, errepidearen arazorik ere ez daukagu. Bere kokapena ez dago hain urruti industriak diren tokitik, 20 minuturen barruan baitira lantokiak. Beste edozein tokitan ere, ez da gutxiago behar lantokira iristeko. Gaur egun Aizarnak ez ditu hain baldintza desegokiak, eguneroko bizimodua eraman ahal izateko distantziak ez dira gainditu ezinak. Hala ere, oraindik bertako seme-alabak kanpora joaten ikusten dira famili bat sortzeko orduan. Nola nahi dugu herriko semeak bertan finkatzea etxebizitza egokirik ez bada herrian?. Ezinbestekoa dugu lehendabizi arazo honi aurre egitea, herri txiki polit hau berpizten ikusi nahi badugu. Arazo honi aurre egiteko, erakunde publikoen laguntza ezinbestekoa dugu, salneurri mugatua duten etxebizitzak bultzatzerako orduan, adibidez. Ekimen pribatuak bakarrik ez du Aizarna berpiztuko, baina handiagoa egin behar bada bai, herriak duen berezitasuna alde batera utzita. Etxebizitza egokiak eta prezioz arrazoizkoak lortzea izan behar du lehenengo ekimena, eta herrian jatorria dutenek lehentasuna erosterakoan. Hala ere, herri txiki batean bizitzeak dituen baldintzak ikusita, astebukaera edo oporretarako erabiltzea ere ezin dugu baztertu hasiera batean, ez da kanpoko jendeak jabetza lortzea ere. Gaur egun Aizarnako kalean ditugun etxebizitzak erabat egokituak ditugu, oso ondo hornituak gainera. Sendi artean erabiltzen direnak, bigarren etxebizitzak direla esan genezake gehienbat, berpizterako orduan asko lagundu dezaketenak, herri txiki polit eta xarmant baten itxura emanaz. Aizarnak duen orografia eta kokapena ikusita, biztanle kopuru handi bat egiteak ez du zentzurik, eta industriak erakartzea gutxiago, mendiak garbitzeko, bide-zaintzeko, edo gaur egun baserriak erabiltzen dituen industri motaz aparte.

Hemen aipatu ditugun helburuak bide egoki batean lortzeko Udaletxearen laguntza ezinbestekoa da, ekimen pribatu baten esku uzteak herria berpiztu beharrean, desorekatzea ere lortu lezake espekulazioen bideak irekita. Aipatu dugun bezala lehendabiziko ekimena biztanle kopurua zerbait gehitzea izan behar du, kopurua gehitzean zerbitzuen beharra agerian jarriko da: ikastolak, garraioak, kirola eta abar. Gizarte aurrerakoien artean gaudenez, berpizterako orduan, Udaletxeak herri txikietan dituen azpiegiturek garrantzi handia dute: mugikorren koberturak, interneterako banda zabalak eta abar. Herri bat berpiztu arren, berak izan duen izaera edo berezitasuna, zerbait murriztua gelditzen zaigu, esate baterako: hizkuntzaren erabilpena, ohiturak, lanbideak, kultura, pentsaerak... berpiztea lortu arren, hauek denak ez dira lehengoko berdinak izango. Aizarnaren kasuan oraindik sakonago nabarituko da akaso, berezitasun nabaria izan duelako behar bada. Bertan bizitzen jarraitu duten biztanleek ez dute galdu oraindik berezitasun hau, baina gutxi direnez berpizteko orduan ez dira nahiko nortasun hori gordetzeko, berpizteak aniztasuna ekartzen duelako Berpizterako orduan, Aizarna bailarak izan dituen bizibideak, eraikuntzaren egiturak, bideak, nekazaritzaren emaitzak eta abar, ongi jasotzea komenigarria litzateke Aizarnak izan duen historia agerian gelditu dadin. Aizarnako bailarak gaur egun oso ingurune egokia du, abeltzaintza edo herrian oraindik bizi diren baserritarrei esker. Aurrera begira ordea zalantza handiak ditut lanbide hau gai izango denik gaur daukagun ingurugune egoki hau ondo zaintzeko. Aizarnak duen nukleoa polita da, gaur egun baserriak ere gehienetan zerbait berrituak edo egokituak daude, eta zer esanik ez kaleko etxebizitzei buruz. Inguruneak ez du aldaketa drastikorik jasan herriko biztanleekin gertatu den bezala, beraz bailarak duen inguruneak ez dauka aparteko lanik herria berpizterako orduan. Dena dela, gutxienez inguruak zaindu egin beharko dira ‘pino insignis’ delakoa edo zuhaitzak kaleraino iritsi ez daitezen. Gaur egungo araudiak zenbateraino babesten duen hau ez dakidan arren, gai hau bideratu ahal izateko plan orokor bat onuragarri litzateke herrirako.

=========================================================

AUZO GUZTIETAKO AUKERAK

AUZO GUZTIETAKO MEHATXUAK

AIZARNAKO ONDORIOAK: INDARRAK

AIZARNAKO ONDORIOAK: AHULEZIAK

AIZARNAKO EKINTZA PLANA

1. Auzotarren bizi-kalitatea hobetu 1.1. Zerbitzuak landu eta hobetu: haurren aisialdirako zerbitzua, garraio publikoa ezarri, osasunaren zerbitzua aztertu. 1.1.1. Haurren aisialdirako eta eskola kanpoko ekintzak martxan jarri.
1.1.2. Eskola beste zerbitzu batzuekin hornitu dadin bultzatu, ala nola haurtzaindegi eta jangela.
1.1.3. Garraio publikoa bultzatu.
1.1.4. Osasun zerbitzua ezartzeko aukera aztertu.
1.1.5. Udal zerbitzuak bertaratzeko ekimenak bultzatu (panelak, noizbehinkako bulegoak, ...)
2. Herrikoen hartu-emanak finkatu 2.1. Kultur eskaintza zabaldu: urteroko kultur plangintza egin. 2.1.1. Urteroko kultur plangintza bideratu.
3. Despopulazioari aurre egin eta biztanlegoa finkatu. 3.1. Etxebizitza dagokionez, dagoen beharra aztertu.
3.2. Azpiegiturak ezarri: telekomunikazio berrien ezarpena lortu, baserriko izenak jarri, frontoiko egoera aztertu.
3.3. Turismo azpiegiturak indartu eta hobetu
3.1.1. Etxebizitza beharren azterketa egin eta gai hau dinamizatu.
3.2.1. Telekomunikazio berrien ezarpena lortu (mugikorrak, IKTBak).
3.2.2. Auzoan informatika ikastaroak garatu.
3.2.3. Baserri izenak ipini.
3.2.4. Frontoiko egoera hobetu.
3.2.5. Argiteri publikoa zabaldu.
3.2.6. Kotxeen abiadura moteltzeko ekintzak garatu.
3.3.1. Bertako ondare baliabideak berreskuratu eta erakusketa leku bat prestatu (labaderoa, metas historiak, baserriak, ...).
3.3.2. Landaturismoa proiektuak lagundu.
3.3.3. Ostalaritzan dagoen eskaintza aztertu.

Joan artikuluen zerrenda osora>