2004.URTEKO AMABIRJINAK.
Aurtengo jaien gora-beherak idazterakoan,beste urtetakoen maila eman dutela esan behar dut. Bezperako afari arrakastatsuekin hasi ginen, eta azken eguneko oilasko biltzearekin amaitu genituen jaiak.
Aizarnarrak ohitura handia daukagu herriko jaiak jende-kopuruaren arabera neurtzeko ; baina, gaur egun ekintza jakin batzuk bakarrik dute jendea erakartzeko gaitasuna.Herriko jaiak ospatzeko ez da beti kanpoko jendearen zain egon beharrik, jaiak herritarrak alai eta gustura ospatzeko sortuak baitira. Bezperako afarian aurten plaza barrenean ospatu dugu, herriko elkartearen atarian. Horrela janariak eta edariak hurbilago izanik, gazteek erosoago lan egin dute. Menuko jaki nagusia, arkumea burruntzian erreta . Garai bateko astoa bezain ona, hatzak txupatzeko modukoa zegoen, egon ere.
Igande goizean berriz; beti bezala pilotariak. Bertan herritar bat, Zelaia gaztea alegia. Pilotaleku berriak agian pilotariren bat sortuko du oraindik herrian.
Arratsaldean, ume-jolasen ondoren,Jagoba herriko gazteak, ikustaldi polita eman zigun harriarekin.Urtero kiloak eransten ari zaizkio harriari eta horrela, eta horrela jarraitzen badu laster izango du menperatuta errezildarra.
Bestalde aizkolarien partez motozerrarekin egurra lantzen dutenak ikusi ditugu aurten, baita irudi politak egiten ere, gainera denbora laburrean. Landutako irudien zozketa egin ondoren Etxe-luzeko sarrera ederki apaindu zuten bi irudi haiek.
Jaien amaiera oilasko biltzaileek alaitu zuten herria. Talde handia osatu zen, bailarako eta herriko gazteen artean, zagi dantza eta aurreskua plazan aurkeztuz. Ikuskizun polita, benetan. Ekitaldi hau oraindik ere arrakasta handiagoa lotzera iritsiko delakoan nago. Jaiak bat-batean ez amaitzearren beste ikuskizun polit bat ikusi ahal izan dugu. Granada baserri ondoan, Joxe Urbietak txondarra osatu eta berari su eman zion . Bertara ikusle ugari hurbiltzea lortu zuen, ikusleen jakin-mina asez.
Jaien berri eman ondoren, Aizarnako eraikuntza bati buruzko gogoeta batekin amaitu nahi dut. Gizaldi batzuk badira ospatzen ditugula jaiak elizako egutegiak dituen Santu edo Santa baten egunez. Erlijio, batekoa, bestekoa edo gabea izan, Aizarnan, Ama Sorkundearen egunean ospatzen ditugu jaiak, eta bere izenpeko egindako eliza hori konponketa baten beharrean dago. Aurrekontuak eta erakunde publikoen laguntzak ezagututa, herritarren laguntza beharko da.Bakoitzak ahaldun neurrian lagunduz, zain dezagun Aizarnak duen antzinako zahar bezain dotore hori.
JON EGIGUREN