Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

MARINELAREN BORDARA IBILALDIA

Gure gazte denborako txangoak gogoratzen hasi ezkero, badugu bat oso polita Aizarnan egiten genuena, marinelaren bordarako ibilaldia hain zuzen ere. Ama Birjina egunean Zestoako zezenak ikustera joaten ginenekoa da.

Aizarnan orain, ibilaldi hau berritzen ari gara. Gaztetako oroitzapenak gogoratuz, arratsalde pasa eder bat egiteko aukera bikaina, lagunarte eder bat sortuz. Ohituraren berritze hau "Lekube" deitzen diogun lagun bati esker etorri da, Bizkaira joan bazen ere aspaldi bizitzera, jubilatu ondoren uda partea Aizarnan pasatzen baitu orain. Beronen ekimenari esker, aurten ibilaldia egin ahal izan da garai batean bezala, edari eta janariz betetako otarrak astoari ipinita. Bokadiloak eta ardoz betetako zahatoa ere ez ziren falta izan.

Aurten posible izan da lagun talde bat bildu eta ibilaldi hau egitea Aizarnan. Behin iritsi eta gero, batzuk zezenei begira egon ziren kontzentratuta, besteak aldiz zahatoari tira eta tira, eta beste batzukbaita prismatikotik begira ere, nahiz eta Zuntzunegiko etxeak ez utzi zezenak nahi bezala ikusten. "Aizpuru"-ren astoa mantsoa denez, ume batzuk beronekin jolasean ibili ziren bitartean.

Prismatikotik begira zegoen batek bat-batean "han, ezpata oso ondo sartu ziok, honek belarria merezi dik" esan zuen.

Zezenketen ondoren, meriendaren garaia etorri zen, bokadiloa, ardoa zahatotik, eta gaztetxoentzat freskagarri latak. Denak berriketan eta astoari begira hain gustora geundenez, argazki bat ateratzeak merezi zuela pentsatu genuen.

Eta horrela, ibilaldi haren oroigarri gisa, argazkia atera genuen astoa erdian zelarik. Argazki hori, Marinelaren Bordarako ibilaldiaren berrikuntzaren testigu dugu orain.

Joan artikuluen zerrenda osora>