Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarna eta Josu Narbarteren indusketak.

Bikaina, Josu Narbartek abenduaren 29an Aizarnako Kultur Elkartean bertako historiari buruz eman zuen hitzaldia. Hitzaldi hau arkeologia aldetik begiratuta egin zuen gehienbat, naiz eta bere tesia ez dagoen arlo honekin lotuta.

Egoki eman zuen berak Aizarnan egin dituen indusketa hauen berri, aurkitutako Erromatarren garaiko aztarnak ere erakutsi zituen bertan eta nahiko ziurtatu zuen gainera garai honetan gizakiak bizitako lekua zela Aizarnako kaskoa. Erromatarrak edo Aizarnarrak? Baliteke egunen batean jakitea.

Aztarna hauen artean Erromatarren garaiko txarro pusketa bat zegoen eta suak erretako ikatz pila bat ere bai. Beraren esanetan gizakia bizitako txabola baten aztarnak seguruenik, baina datu gehiago lortu arte ezin zuela zirtatu esan zuen.

Erdi Aroan hasi eta gaur eguneraino Aizarnako zelai eta soroek izan dituzten aldaketei buruz ere aritu zen, zer motatako ongarriak ibili diren eta beste hainbat kontu. Indusketa hauek erakutsi dutenez lur hauek lantzen oso aspalditik ari dira Aizarnan, VII. gizaldian landutako lanen aztarnak ikusten baitira.

Ea emaitza onak jasotzen dituen ikerketa honekin eta eskertu egin behar ikerketa hauek herrian erakusteko izan duen jarrerarengatik.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>